ZINEMA
Abian da jada Igorreko Luzetu Barik film laburren lehiaketa
Luzetu Barik film laburren lehiaketak euskarazko film laburrak ikus-entzunezko adierazpen gisa sustatzea du helburu. Horrez gain, film labur berriak sor daitezela sustatu nahi dute antolatzaileek. Lehiaketan edozeinek parte hartu ahal du eta gaia librea izango da, baina euskarazko filmak onartuko dira soilik. Azaroaren 30a da lanak bidaltzeko azken eguna, eta parte hartzeko baldintzak www.igorre.net-en daude.