GARA > Idatzia > Kultura

Lekeitioko Udalak Abaroa jauregirako babes ofiziala eskatu du dagoeneko

GARA | LEKEITIO

Lekeitioko Udalak garrantzitsu deritzo Abaroa jauregia EAEko Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzeari; besteak beste, eraikinak babes handiagoa izateaz gain, diru laguntzetara jotzeko aukera handiagoa izango lukeelako. Horregatik, 2012. urtean ikerketa bat abiarazteko lehen pausoak eman zituen, Ondare Lantaldearen eskutik. Hain zuzen ere, arkitektura garaikidearen historian aditu Gorka Perez de la Peñari eskatu zion eraikinaren gaineko ikerlana. Ikerketa horrek jauregiaren historia eta eraikinak duen balioa erakusten du.

Behin ikerlana aztertuta, Udala Lakuara zuzendu berri da honakoa eskatzera: dagokion espedienteari hasiera ematea eta Lekeitioko Abaroa jauregia lehenbailehen EAEko Kultur Ondarearen Zerrenda Nagusian sartzea.

Jauregia Jose Maria Abaroak eraiki zuen XIX. mendean.