ZINEMA
Abian da jadanik Hendaia Film Festibalaren lehen edizioa
Atzo hasi zen eta bihar bukatuko da Begiradak elkarteak antolaturiko Hendaia Film Festibalaren lehen edizioa. Film laburren jaialdi berri honetan, proiekzioak, erakusketak, kontzertuak eta Euskal Kultur Erakundeak sustaturiko euskal zinemaren inguruko lan bilkura bat iraganen dira. Fikzioak, dokumentalak edota animazio filmak... Hiru egunez 50 bat film labur ikusi ahal izango dira frantsesez, gaztelaniaz edo euskaraz, gehienak jatorrizko bertsioan. Bestalde, hainbat lehiaketa antolatuak dira, kontzertu bat Mugaldekoak taldearekin eta euskal zinemari buruzko lan bilkura bat, bereziki Hego Euskal Herrian ekoitziak diren filmak Ipar Euskal Herrian hedatzeko asmoz. Festibalalen gaineko informazioa zein egitarau osoa http://euskara.hendaia-film-festival.com/ webgunean eskura dute interesatuek.