GARA > Idatzia > Kultura

BERTSOLARITZA

Arrate Illaro eta Jon Sarasua, Sardiniako kantu inprobisatuari buruzko topaketan

Urriaren 19 eta 20an Sardinian gauzatuko den kantu inprobisatuari buruzko topaketan bertsolaritzaren ordezkariak ere izango dira. Jon Sarasuak bertsolaritzari buruzko hitzaldia eskainiko du lehenik, eta ondoren, Arrate Illarorekin batera arituko da kantuan. Bertsoak gaztelaniara itzuliak izango dira. Sardiniatik Mintzola Fundaziora gonbidapena iritsi da, Euskal Herriko bi bertsolarik bertsolaritzari buruzko hitzaldia eman eta bertso saioa egin dezaten aipatutako egunotan. 2003an Bertsozale elkarteak antolatu zuen munduko kantu inprobisatuen topaketan izan zen Paulu Zedda Sardiniako inprobisatzaileak antolatu du Sardiniako topaketa. Bertan, saioak ez ezik, Sardiniako kantu inprobisatuari buruzko hitzaldiak ere antolatu dituzte, eta kanpoko gonbidatu gisa Euskal Herriko ordezkaritza hautatu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo