GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lebranchu bere gisako jarreraz hartu zuten Angelun, bizkar emanda alegia

Baterak eta EH Bai-k deiturik, 60 bat lagunek ongietorri berezia egin zioten Deszentralizazio ministroari atzo, Angelun. Beraiengana hurbildu zelarik, beren kexua adierazten ari zirenek bizkar eman zioten, Lurralde Elkargoaren eskaerarekin izan duen jokamoldea irudikatuz.

p014_f01.jpg

Arantxa MANTEROLA | ANGELU

«Lebranchu kasu, herria kexu» oihuen artean hartu zuten atzo Marylise Lebranchu ministroa, Itsasertzeko Hautetsien Elkarteko (ANEL) batzarrean parte hartzeko Angelura ailegatu zelarik. Batera plataformak eta EH Bai-k egindako deialdiari jarraiki, hirurogei bat lagun elkartu ziren Pariseko Gobernuak Ipar Euskal Herrirako Lurralde Elkargo Bereziaren (LEB) eskaerarekiko izan duen «mespretxuzko jarrera» salatzeko.

Polizia operatibo sendoa tartean zutela, «Lurralde Elkargoa orain» zioen pankarta zabaldu zuten. Batzarrera sartu aitzin, Lebranchuk manifestariengana jo zuen Pierre-Andre Durand prefetarekin, dirudienez, beraiekin hitz batzuk egiteko asmotan. Une horretan, ordea, haiek bizkar eman zioten Parisek hitz egiteko izan duen borondaterik eza berbera irudikatzeko.

Izan ere, LEB proiektua bertakoekin aztertzeko ministroa bera Ipar Euskal Herrira jitera engaiatu zenetik urtebete baino gehiago iragan denean, manifestarien ustetan, «onartezina» da orain itsasoari buruzko mahai-inguru batera etorri izana. Beraien haserrea are eta handiagoa da, sekula erantzun garbirik eman ez duelako.

Manifestarien ondoan hainbat eragile eta hautetsi izan ziren, hala nola, CFDT sindikatuko Mixel Larralde, LABeko Dominika Agerre, Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapezordea (zentrista), Iker Elizalde eta Nikolas Blain, hurrenez hurren Hendaiako eta Makeako zinegotzi abertzaleak, Christine Bessonart Senpereko auzapeza eta Martine Bisauta Baionako hautetsia.

Hain justu, Bisautak eta Jean-Jacques Lasserre Hautetsien Kontseiluko presidenteak uko egin zioten Lebranchuk berarekin elkarrizketatzeko egin zien gonbidapenari.

Departamendu azpikoa

Kazetarien galderei erantzunez, ministroak esan zuen gauzak ez direla modu horretan egiten eta «lasaitasuna eta eztabaida» eskatu zituen.

Lurralde Elkargo Bereziaren proiektua Parisen nehork ez zuela ez bultzatu ez defendatu gaineratu zuen Lebranchuk, aukera hori itxia dela nabarmendu aitzin: «Ezin dira erakundeak nahi bezala sortu, are gutxiago erregio bat osatzen ez denean, esaterako, Bretainia, Alsazia edota Korsika diren bezala. Hemengoa [Ipar Euskal Herrikoa] departamendu azpiko afera bat da».

Beste aukera batzuk aipatu zituen Lapurdi, Nafarroa Behere eta Zuberoako lurraldeetan plantan emateko, adibidez, orain artean izandako pays egitura, euskal Polo bat, Sindikatu mistoa edota EPCI izeneko egitura (herrien arteko lankidetzarako erakundea). Horrez gain, Ipar Euskal Herrirako laborantza ganbera berezituaren (Pauekoari lotutakoa) sorreraz gogoetatzeko prest agertu zen.

GONBIDAPENA

Hautetsien Kontseiluko buru Jean-Jacques Lasserrek eta Baionako zinegotzi ekologista Martine Bisautak gonbidapena jaso zuten Lebranchurekin elkarrizketatzeko. Biek ala biek uko egin zioten bilerari.

Las supuestas presiones de Madrid son «política ficción»

En una extensa entrevista concedida al «Journal du Pays Basque-Euskal Herriko Kazeta», Marylise Lebranchu rechaza la existencia de cualquier tipo de presión por parte del Estado español para que no se cree la Colectividad Territorial Específica (CTE) de Ipar Euskal Herria. «Hay que tener cuidado porque se están ofreciendo explicaciones sin base alguna y que no se sabe ni de donde proceden. Hay que dejar de contar historias que no existen. (...) El Consejo de Electos nos planteó una demande de Colectividad Territorial de status específico y hemos respondido que, según el derecho actual francés, eso no es posible (...) Se está cayendo en la política ficción y la política ficción no hará avanzar al País Vasco», responde.

La ministra para la Descentralización niega, asimismo, que sea un único ministro (a la sazón el de Interior Manuel Valls) quien haya decidido denegar la creación de la CTE vasca: «No es un ministro quien arbitra. En una cuestión como esta, el tema sube hasta el Primer ministro y luego el presidente de la República es consultado. No hay un único ministro para decidir sobre estos asuntos. Eso no existe», afirma. A.M.

ERANTZUNA

Parisek Lurralde Elkargo Bereziaren eskakizunari erantzun ofizialik eman ez izana ukatu du Lebranchuk: «Hainbat gutun jaso dituzte. Oso argi erantzun diegu: ez da Elkargo Berezirik izanen».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo