Ten Years After taldeko sortzaileek BBK Aretoan joko dute gaur
GARA | BILBO
Ten Years After taldeak kontzertua eskainiko du gaur, Bilboko BBK Aretoan, Music Legends zikloaren barruan, 20.00etan. Taldeko sortzaileek orain dela gutxi hildako Alvin Lee bere kantariari omenaldia egingo diote kontzertuan, aretoko iturriek jakinarazi dutenez.
Alvin Lee berak sortu zuen taldea 1967an Britainia Handiko Nottingham hirian, Chick Churchil teklistarekin, Leo Lyons baxu jotzailearekin eta Ric Lee bateria jotzailearekin batera. Gaur egun, taldeak kide sortzaileekin jotzen jarraitzen du, Alvin Lee-ren tokian Joe Gooch gitarrista sartu behar izan badute ere. Taldeak 1969an hartu zuen arrakastaren bidea, Woodstock jaialdi ospetsuan agertokira igo zenean.