Bi gipuzkoarrek Aspen jarraituko dute
Damoklesen ezpata urrundu dute Lasak eta Mendizabalek
Bi aurrelariek amaitzear zuten kontratua luzatu dute Aspe enpresarekin, urtebetez Urretxukoak eta hemezortzi hilabeterako da Antzuolakoarena.
Jon ORMAZABAL
Greziar mitologiaren arabera, Sirakusako Dionisio erregearen zerbitzaria zen Damoklesek bere nagusiaren botere eta aberastasunak probatzeko aukera izan zuen. Afaritarako orduan, sekulako jakiak irensten ari zela, ordea, gora begiratu eta zaldi zurda batek eusten zuen ezpata zorrotz bat ikusi omen zuen bere buru gainean, nolabait botereak berarekin zekarren arriskuaz jabetzeko edo. Berehala kendu omen zitzaizkion Damoklesi bere botere nahiak.
Horrenbesteko larritasunik gabe, baino antzerako egoera batean jokatu ditu Aritz Lasak bere azkeneko partidak, kontratua amaitzear zuela eta enpresak azkenaldian jaialdiak saltzeko dituen zailtasunez jabetuta, kalean geratzeko arriskua gainean zuela jakinda.
Udan ez du nahi beste jokatu Urretxukoak. Aurten 14 partida jokatu ditu uztailetik irailera, iaz baino hiru gutxiago, eta oso une gogorrean heldu zitzaion leku bat egiteko aukera bikaina izan zitekeen Lau eta Erdiko kanporaketa -Aitor Mendizabalen aurka galdu zuen-.
Atzo, ordea, zalantza hauek, urtebetez behintzat, uxatu zituen urretxuarrak, bere kontratuaren luzapena sinatu baitzuen Eibarren.
«Gauzak dauden bezala egonda, urtebeterako kontratua sinatzea pozik egoteko modukoa da. Gogoz nago gainera, azken urtean eskuetako arazo dexente izan ditut eta ez da batere ona izan niretzat. Orain berriz ondo sentitzen naiz, eta pasatako une txarrak ahaztu nahi ditut etorkizunari itxaropentsu begiratzeko», azaldu zuen Aritz Lasak bere enpresaren webgunean.
Eskuetako arazoak ahaztuta eta presio gutxiagorekin lan eginaz, duela ez horrenbeste denbora izatera iritsi zen estatusa berreskuratu nahi du berriz Aritz Lasak. «Nire mailarik onena eman nahi dut eta berriz ere estelarretan lekutxo bat egin. Horretarako motibaturik nago», azaldu zuen aurrelariak.
2015eko abendura arte
Kaiolarako bere borrero izan zen Aitor Mendizabalek ere nabaritu du uda honetan programatua egon den jaialdi kopuruaren jaitsiera, baina bere kasuan urrutiago ikusten zuen arriskua. Datorren urteko ekainera arteko kontratua zuen antzuolarrak, baina akordio berriari eskerrak, 2015eko abendura arte ziurtatuta du etorkizun hurbila. «Berri ona da kontratua luzatu izana, oso ondo aurkitzen naiz eta gustatzen zaidana egiten dut. Zer gehiago eskatu dezaket», azaldu zuen, igandeko porrotaren samina nolabait ahaztuz.
«Argi daukat lanean eta onena ematen jarraitu beharra daukadala hobetzen jarraitzeko, hel daitekeenerako prest egoteko», gaineratu zuen aurrelariak.
La ronda de octavos de final del Cuatro y Medio de Primera se pone hoy en marcha con las elecciones de material de dos de las eliminatorias, las que tendrán lugar el viernes y el sábado en Elizondo e Iruñea.
La primera cita es en la Bombonera iruindarra, a las 11.30 de la mañana, donde Abel Barriola y Mikel Idoate están citados para el partido que ambos disputarán el sábado.
Por la tarde, la convocatoria es en Elizondo, a las 15.30, a donde deben desplazarse Xala y Danel Elezkano, que se medirán por vez primera entre ambos el viernes por la tarde. Mañana las citas serán en Logroño y Tolosa. J.O.
«Gauzak nola dauden egonda, urtebeterako akordioa pozik egoteko modukoa da. Gogo handiarekin nago, eskuko arazoak izan ditut eta ez da urte ona izan niretzat, baina hobeto nago eta etorkizunari itxaropenez begiratzen diot».
«Nire kontratua luzatu izana oso berri ona da. Oso ondo aurkitzen naiz eta gustatzen zaidana egiteko aukera daukat. Zer gehiago eskatu dezaket?», azaldu zuen Antzuolakoak, igandeko kanporaketaren samina nolabait ahaztuz.