GARA > Idatzia > Kirolak> Real Sociedad

«Iaz egindako lanarekin jarraitu eta fruituak jasotzeko prest gaude»

p038_f01-97x136.jpg

Unai Gazpio

Realeko entrenatzailea

Denboraldi zaila izan zuen estreinakoa, Ligako lehen itzuliko emaitza kaskarrek hasierako helburuak baztertzera behartu ondoren. Esperientzia gogorrek, ordea, onurak ere ekartzen dituzte. Unai Gazpioren kasuan, gogoa berpiztea eta aurretik egindako lanaren fruituak jasotzea, Realeko aulkian egiten ari den bigarren denboraldi honetan taldea sailkapeneko goiko aldean kokatu ahal izateko.

Amaia U. LASAGABASTER

Igandean Mallorcan disgustua jaso arren - bere hitzetan, «gutxienez berdinketa merezi genuelako»-, pozik amaitu du Unai Gazpiok Ligako lehen tartea. Izan ere, hasiera beldurgarri bati buelta emateko gai izan da bere taldea, sentsazioak eta emaitzak bat etor daitezen lortuz, eta bide batez, iazko esperientzia zaila iraganeko kontu bilakatuz.

Lastima da etenaldira heldu ez izana garaipenaren poztasunarekin, batez ere, taldeak egindako ibilbidea kontuan hartuta.

Bai, pena izan zen. Bolada onari amaiera eman ziolako, etenaldia beste modu batean disfrutatzen duzulako garaipenarekin, oso gogotsu joan ginelako, eta batez ere, zer edo zer ekartzea merezi izan genuelako. Aurreko partidetan egindakoari jarraipena emateko asmoarekin joan ginen, eta hain zuzen, lan ona egin genuen Mallorcan ere. Egia da Collerensek berdintzeko merituak egin zituela, baina azken orduko gol hura... Nolakoa izan zen, halakoetan ehunetik bat sartzen da-eta; gainera, puntu barik lagatzea... Baina horrelakoak dira gauzak batzuetan.

Ez dakit, hala ere, aurreko zapore gozoa garrazteko adinakoa izan ote zen porrota.

Pixka bat bai, baina egia da oso pozik gaudela taldea egiten ari den lanarekin. Hasierako egoerari buelta nola eman dion eta azkenaldian lortu dituen emaitzak, eskaini dituen sentsazioak eta erakutsi dituen bertuteak pozik egoteko modukoak dira.

Liga hasiera beldurgarria izan zen. Athletic, Bartzelona eta Atleticoren aurka jokatu zenuten aurreneko hiru jardunaldietan.

Egutegia ikustean askok esaten zuten normalena punturik ez lortzea zela, baina egoera hori bizi behar da. Aurkari indartsuenekin jokatu arren, ez da erraza laugarren jardunaldira heltzea puntu bakar bat lortu barik, gainerako taldeak puntuak eskuratuz joan diren bitartean. Lasai geunden, taldeak sentsazio onak eskaini zituelako, baina nahitaez nolabaiteko urduritasuna sortzen du egoera horrek, zeure burua behean eta puntu barik ikusteak.

Ildo horretan, Sant Gabrielen aurkako partida aspaldian jokatu duzuen garrantzitsuena zela esan daiteke. Irabazi egin «behar» zenuten baina aurkaria, halako ospea ez izan arren, oso zaila zen.

Dudarik ez. Gure unea zen, eta bai ala bai irabazi behar genuen, baina egoera horietan moldatzea ez da erraza, are gehiago kontuan hartuta Sant Gabriel oso ibilbide ona eginez zetorrela. Baina partida borobila egin zuen taldeak, eta meritu handiko garaipena lortu zuen, momentu onak aprobetxatuz eta momentu txarretan sufritzen jakinez. Izan ere, nik uste dut lehen garaipen horri esker irabazi genituela hurrengo biak ere, lasaitzeaz gain, bidea erakutsi zigulako.

Heldutasuna erakutsi zuen taldeak une horretan, beharbada iaz bizi izandakoaren ondorioz. Denboraldi kaxkarrek beren alde ona ere badute.

Noski baietz. Azken batean iaz egindako lanarekin jarraitzen ari gara eta fruituak jasotzeko prest ere bagaude. Ibilbide oso bat da. Iaz iritsi berria nintzen, eta ez nuen ez maila, ez taldea ezagutzen; egia da lehen itzulian gauzak ez zirela irten. Baina lana gogoz egiten genuen, bai aste barruan eta bai partidetan, eta hori aurreko denboraldian bertan ere nabaritu zen, bigarren itzulian egoerari buelta emanda, askoz hobea izan baitzen. Aurten lan horri jarraipena ematen ari gara. Udan, eta behin denboraldia hasita ere bai, akatsak zuzentzen eta ondo egindako gauzak indartzen saiatzen ari gara, eta batez ere, taldeari ikusarazten egindako lan hori guztia ondo eginda dagoenez, fruituak emango dituela. Taldeak barneratuta dauka hori, eta partidei aurre egiteko erakusten duen heldutasunean nabaritzen da.

Hori litzateke hobekuntza nabarmenena? Eta zuzendu beharreko akatsak?

Askotan hitz egin dugu taldekoekin zeinen garrantzitsua den heldutasuna, partiden maneiua. Azken norgehiagoka hauetan ederki egiaztatu dugu. Alde batetik, taldeak bere une onak aprobetxatzen jakin du, eta aurkaria nagusitu denean burua hotz mantendu eta sufritzen ere jakin izan du. Eta horretaz gain, sekulako kontzentrazioa mantendu du 90 minutuetan. Partidak irakurtzen jakitea, burua hotz izatea eta lehiakortasuna eta kontzentrazioa hasieratik bukaeraraino mantentzea ezinbestekoak dira, eta horrela heldu dira emaitzak. Egiten ari gara, eta aurrera egin eta hobetzeko lanean ari gara.

Defizitei dagokienez, ziur aski gola izango litzateke nabarmenena, normalean hainbat egoera sortu behar baitugu gola sartzeko. Horretan ere lanean dihardugu. Azken metroetako egoerak landuz, golak sartzeko aukerak entseatuz, jokalariei lortzeko ahalmena dutela erakutsiz... Taldeak duen konpromisoak eta lanerako gaitasunak konfiantza osoa ematen dit hobekuntza prozesuari begira.

La semana

Racha. Erika (Athletic) está lanzada en las últimas jornadas y ya ha atrapado a Sonia (Barcelona) al frente de la tabla de realizadoras, que encabezan ambas con nueve goles. Les siguen Mari Paz (Valencia) con siete, y Rivi (Granada) y Jade (Atlético), con seis.

Lesiones. Sigue la mala racha del Athletic. Esta vez es Leire Landa la que se ha incorporado a la enfermería, lo que además le ha costado quedarse fuera de los partidos clasificatorios para el Mundial que enfrentarán a España con Estonia e Italia los próximos domingo y jueves, respectivamente. La representación euskaldun estará compuesta por Ainhoa, Irene Paredes y Eli Ibarra. También se ha caído de la Liga la jugadora del Atlético Silvia Meseguer, con una grave lesión de ligamento.

Champions. Entre el 9 y el 14 de noviembre se disputarán los octavos de final. Las eliminatorias son las siguientes: Barcelona-Zurich, Konak-Neulengbach, Fortuna-Tyreso, Rpssiyanka-Torres, Potsdam-Lyon, Zorky-Birmingham, Malmo-Wolfsburgo y Arsenal-Glasgow. El choque entre Barcelona y Zurich se disputará el 10 de noviembre, con lo que habrá que buscar nueva fecha al encuentro liguero entre las blaugranas y el Levante.

Homenaje. La Peña Mislata del Athletic homenajeará al equipo femenino el próximo nueve de noviembre, coincidiendo con el encuentro entre Valencia y Athletic correspondiente a la novena jornada de Liga.

Segunda. Sexta victoria en seis jornadas para el Pauldarrak, que mantiene el liderato. Aventaja en cuatro puntos al Athletic B, que firmó la goleada de la jornada (14-0) ante el Mondragón.

Europeo. Completada la fase final del Europeo sub17, que se disputará entre el 26 de noviembre y el 8 de diciembre en Inglaterra, por primera vez con ocho equipos participantes. Italia y Portugal se unen a Inglaterra, España, Austria, Francia, Escocia y Alemania. Los tres mejores equipos del torneo se clasificarán para disputar el Mundial de Costa Rica, en marzo del próximo año.

 
Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo