GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Onintza Irureta Azkune

Norekin hitz egingo dut euskaraz? (Osakidetzako langile baten galdera)

argia

Mari Karmen Osakidetzako langilea da. Behin baino gehiagotan saiatu da euskara ikasten (...). Hizkuntzarekiko gorabeherak kontatu dizkit berriketan ari ginela. Oso argigarria iruditu zait gogoeta.

Euskara ikasten ari zara? 

Bai. Egia esan, ez da euskara ikasten hasten naizen lehenengo aldia. Seme-alabak txikiak zirenean ere aritu nintzen. Baina ezin nuen segi (...)

Osakidetzako lankideekin ari al zara praktikatzen?

Oso gutxi. Euskaldun zaharrek ez daukate pazientziarik normalean eta euskaldun berriek ez dute hitz egiten euskaraz. EGA ateratako lankideak dauzkat eta titulua atera zutenetik ez dute hitzik ere egin euskaraz. Nik Gasteizen egiten dut lan, eta esan behar da Arrasaten eta beste hainbat tokitan euskaraz asko egiten dutela lankideen artean. (...)

Mari Karmenek aipatutako kuadrilla kolpera ezagutu nuen eta «lehenengo hitza euskaraz» proba egin nien denei. Ia denekin egiten dut euskaraz bakarrik gaudenean, taldean dena erdaraz. Proba hartan kale egin zidan Mari Karmenek, ez zen ausartu euskaraz dakien apurra egiten. Erdara hutsean izan dugun berriketaldi honetatik aurrera hizkuntza aldatu du eta euskaraz hasi zait. Gure arteko hizkuntza harremana aldatu dugu di-da batean. Poza nabari zaio euskaraz botatzen duen esaldi bakoitzean. Ea lankideekin eta lagunekin beste hainbeste lortzen duen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo