GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

CFA 2

Etsi gabe lanean jarraitzearen ordaina jaso zuen Angeluko Genets taldeak

GENETS 2

BALMA 1

J.L.

Etsi gabe lanean jarraitzearen ordaina jaso zuen Genetsek, eta garrantzi handiko garaipena eskuratu zuen Saint Jean estadioan. Horri esker, sailkapenaren erdialdera gerturatu da Angeluko talde hori-berdea.

Euripean jokatutako norgehiagoka oso parekatua izan zen, baina bigarren zatiaren hasieran kanpotarrak aurretik jarri ziren. Hortik aurrera, atzera jo zuten eta baloia etxekoena izan zen. Partida amaitzeko hamar minutu bakarrik falta zirela, Sautierrek berdinketa lortu zuen, eta neurketa horrela amaituko zela zirudienean, jokalari berak garaipena eman zien gola egin zuen.

Baionako Avironek, berriz, ez zion azkeneko jardunaldian lortutako garaipenari jarraipenik eman, eta atzo arratsaldean galdu egin zuen Tolosan Toulouse Rodeoren aurka, 1-0.

Norgehiagoka parekatua izan zen, aukera askorik gabekoa, baina izan zuten bakanetakoa ederki baliatu zuen Okzitaniako taldeak. Aviron taldeko jokalariak, berriz, ez ziren batere fin aritu kanpotarren atearen inguruan, eta ez zuten golik sartu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo