GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira | Zortziko Txapelketa

Berdintasuna eta taldeen maila ona nabarmendu da lehen jardunaldian

p046_f02.jpg

J.L.

Berdintasuna izan da nagusi Lauko Euskal Herriko Txapelketako lehen jardunaldian. Lau multzotan banatuta aritu dira taldeak, eta inoiz baino talde gehiago direnez, bi egun behar izan dira lehen jardunaldi hau burutu ahal izateko.

Herenegun A eta B multzoko taldeak neurtu ziren. Lehenengo, multzo bakoitzeko ligaxka jokatu zen, eta gero postuak erabakitzeko lehia izan zen. Horrela, bakoitzeko lehen sailkatuek lehen postua erabakitzeko lehia izan zuten; bigarren sailkatuek, hirugarren eta laugarren postua, eta horrela amaitu arte. Lehen egun honetan A eta B multzokoak neurtu ziren, eta onena Ñapurrak taldea izan zen. Ezpeletakoek oso itxura ona eman zuten, eta aurten kontuan hartu beharko den taldea dela erakutsi zuten. Ibarra A sailkatu zen bigarren, eta Nabarniz A hirugarren. Hiru hauek daude, oraingoz, finala jokatzeko postuetan. Atzetik, Ibarra C, Sokarri A, Urruña A, Murueta A, Zuraide eta Sokarri C sailkatu ziren. Atzo, berriz, C eta D multzoetako taldeak neurtu ziren, eta Sokarri B izan zen onena. Bere atzetik, Baigorri eta Abadiño sailkatu ziren, eta hiru hauek daude finaleko postuetan.

Aipaturiko hiru taldeen atzetik, Urruña B, Murueta B, Iparralde A, Ibarra B, Apuartarte, Nabarniz, Iparralde B, 6 Conceyos eta Lagun Artea sailkatu ziren. Aipatzekoa da 6 Conceyos taldea, aurreko urteetan tiraldi guztiak galdu izan dituelako, eta oraingoan, talde bat atzetik geratu zaio. Beste jardunaldi bat jokatuko da, eta horren ostean iritsiko da finalaren txanda.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo