GARA > Naiz
Hautatu hizkuntza: eu - es - fr - en

NAIZ - "HK" diskoetxeak argitaratua

Giza istorio bat, zauri batena. Laztantasun istorioa bat; finean itxaropenez egina. Pello Serbielleren disko berria.

NAIZ - ZARA - GARA

Ez, ez arranguratu. Ez da "izan" aditza jokatzeko beste modu bat. Beno, beharbada...

“NAIZ” hiru disko egitasmotik lehen atala dugu. Peio SERBIELLE abeslariak plazaratu berri du. Haren lurrari buruzkoa. Euskal Herriari –euskaldunen lurrari– zuzenduak dira bere egungo soak eta kantak. Baina baita munduko beste gizakien lurrari lotuak ere.

Betidanik besterengana hurbiltzea gustuko izan du Peio SERBIELLE kantariak. Horren lekuko dira hainbat artistekin egindako elkarlanak; besteren artean, Richard Galliano soinujolea, Jean-Pierre Mader eta Nilda Fernandez kantariak, Thierry Eliez jazz munduko pianista, Coro Ametsa Iruneko abesbatza, Frederic Gaillardet musikalaria, Maddi Oihenart euskal kantarixa, Kepa Junkera trikitilaria, Philip Koutev Bulgariako abesbatza, Joaldunak Kilimon Taldea, Korsikako "Nouvelles Polyphonies" deiturikoak...

"Naiz" disko honekin, benetako maitasunezko harremanetan gaude.

“NAIZ” diskoak –trilogiaren lehena– Euskal Herriko eta kanpoko artistekin taularatutako emanaldiak (kantaldietan, irratietan edo telebistetan) berreskuratu ditu.

Diskoa, ororen gainetik, gizakiaren bizipen bat da. Baita zauri batena ere. Dudarik gabe, "NAIZ" diskoarekin, Peio Serbiellek eta bere lagunek maitasunezko oihu samin bat proposatzen digute. Oihu bat da. Maitasunezko oihua, gizarteari jaurtikitakoa. Oihu bat gizartea gidatzen duten musdeei, lotsa izpirik gabe hitza jaten duten horiei. Atzo jauretsitakoa gaur, berriz, ukatzen baitute.

Samurtasun istorioa ere bada. Samurtasunik gabe, gure aldameneko gizakiari zor diogun maitasunik gabe, ez baita deus. Deus ezin daiteke izan. Ezta inora ez doan ustezko gizarte hori ere, klonaturiko eta lobotomia eginiko hankabikoen ausazko multzo hori.

Itxaropenezko istorio bat, azken batean! Biharkoari irekia den bide horretan etengabe ibiliz, jakinmin eta aldarrikapen gosez betetakoa…

"NAIZ" disko honekin, benetako maitasunezko harremanetan gaude. Beste gauza guztien gainetik.

Disko honetan beste egiteko molde artistiko bat aurki dezakegu. Bidean egina da, estudio mugikor bati esker; "etxean izan bagina bezala", Peiok esaten duenaren arabera. Aurreko produkzioetakoa baino akustikoagoa da, zalantzarik gabe.

Konfiantza eman eta erronka onartu duten partaide guztiei (musikari, artista, teknikari, ekoizle, hedabide, hainbat adiskide…) esker sano eta tinko bat.