GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-03-28
- Belar Hockeya
Garaipen garrantzitsua Realarentzat

DONOSTIA

Ohorezko Mailan dabiltzan bi euskal taldeek bestelako emaitzak izan zituzten. Nesketan, Realak garrantzi handiko garaipena lortu zuen Deportivo Terrasaren aurka, 4-3, eta Atletikok, mutiletan, galdu egin zuen Club de Camporen aurka 2-1.

Realak garrantzi handiko garaipena eskuratu zuen Deportivo Terrasaren aurka, azkenean zuri-urdinek 4-3 hartu baitzuten mendean talde kataluniarra. Gipuzkoarrak nagusi izan ziren lehen zatian, baina atsedenera joatear zeudela, kanpotarrek egin zuten gola, eta 0-1 aurreratu ziren markagailuan.

Bigarren zatian, Guajardok eta Saenzek gol bana egin, eta gipuzkoarrak aurretik jarri zituen euskaldunak, baina kataluniarrek berehala lortu zuten berdinketa. Azkenean, ordea, Guajardok egin zuen 4-3koa.

Lopez de Egilaz, Jaunarena, Yarza, Azkoaga, Altuna, Flores, Larrañaga, Saenz, Blanca, Guajardo eta Garcia aritu ziren hasieratik, eta gero Etxebeste eta Unzueta ere aritu ziren.

Mutiletan, Atletiko San Sebastiani geroz eta zailago egingo zaio lehen fasea estreinako lau postuetan amaitzea, Madrilen, Club de Camporen zelaian galdu ostean.

Partida hasi bezain pronto lortu zuten etxekoek lehen gola, baina lehen zatiaren erdialdean gipuzkoarrek, Azkoagari esker, berdinketa lortu zuen. Hala ere, atsedenera joan aurretik etxekoek bigarren gola egin zuten. Bigarren zatian euskaldunak kontraerasora jokatu zuten, baina ezin izan zuten partida berdintzerik lortu. Hauek jokatu zuten Atletikon: Zuloeta, Usarraga, Abellan, Gonzalez, Iker Kamio, Azkoaga, Rey,Mendizabal, Oscaris, Lorente eta Astier. Gero, Cruz eta Jon Kamio ere aritu ziren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
PSOE y PP guardan posiciones antes de la cita entre líderes
Euskal Herria
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskal Herria
Zuloaga explica que «Piztu» era un marco de reflexión para los organismos sociales
Ekonomia
Protestas y paros auguran un «martes negro» para París
Jendartea
Las afecciones a flora y fauna obligan a modificar el proyecto de esquí de Larra
Euskal Herria
«Hay que parar esa especie de carrera de mesas e iniciativas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea