GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-03-28
- Liga federalaa
Donibane Lohizunek bigarren faseko estraineko garaipena erdietsi du
·Gorri-berdeek sekulako lana egin behar izan zuten 9-16 Perigueuxen irabazteko

DONOSTIA

Donibane Lohizunek bigarrengoan ez zuen hutsik egin, eta Liga Federaleko Lehen Mailako bigarren faseko lehen garaipena lortu zuen Perigueuxen zelaian, 1.200 ikusleren aurrean. Garaipen horrek berriro ere indarra emango die lapurtarrei, eta aurrera begira orain dela astebete baino aurpegi hobea dute, azken batean denen ilusioa baita Pro 2ra igotzea.

9-16 irabazi zuten euskaldunek, baina makina bat izerdi bota behar izan zuten garaipena eskuratu ahal izateko. Miurak egin zuen euskaldunen entsegua, eta Haisagerrek transformazio bat eta hiru zigor-kolpe gauzatu zituen. Honako hauek jokatu zuten talde lapurtarrean: Haisagerre, Tajer (Otondo), Urruti, Labrouche, Oliva, Ibarburu, Frison (Balhadere), Fagoaga, Pardon, Mirura, Lafont, Saint Jean (Cros), Salato (Puleoto), Gilzou (Macia) eta Vadillo (Leizagoien).

Bigarren Mailan, eta seigarren multzoan, Bokalek sailkapeneko lehen postua berreskuratu egin du Peyrehoraderi irabazi, eta Nafarroak galdu ostean. Lapurtarrek 15 eta 9 irabazi zuten, nahiz eta partida handia ez egin.

Nafarroak, aldiz, astindu handi samarra hartu zuen Villenauveren zelaian, 40-16 galdu baitzuten. Seychalek egin zuen Nafarroa Beherekoen entsegua, Amestoik transformazio bat eta Zelanek hiru zigor-kolpe gauzatu zituen. Angeluk, aldiz, galdu egin zuen 48-20 Ortesen, eta Hirugarren Mailatik geroz eta gertuago dago. Saudabek eta Nobliak entsegu bana egin zuten, eta Garciak bi transformazio, drop bat eta zigor-kolpe bat gauzatu zituen. Sailkapenean, Bokale lehen postuan dago 40 punturekin; Nafarroa hirugarren, puntu kopuru berarekin, eta Angelu, berriz, azken-bigarren, 27rekin.

Zazpigarren multzoan, Maulek sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du, Aire-sur Adourrekin berdinduta, biek 43 puntu baitituzte. Zuberotarrek lan asko egin ostean, 16 eta 17 irabazi zuten Bagneresen zelaian.

Hirugarren mailan, Hendaiak 23 eta 5 menderatu zuen Senpere, mailako euskal derbian, ia 1.000 ikusleren aurrean. Miurak bi entsegu eta Hiriartek bat egin zituen Hendaiarrentzat, eta Lavignek egin zuen Senpererentzat. Beste emaitzak hauek izan ziren: Mugerre 22 / Gan 3; Larresoro 20 / Habas 9; Bardoze 6 / Campbreton 3 eta Donapaleu 19 / Salies 10. Cote Basque Landes Ligan. AS Baionakoak 55-7 menderatu zuen Pouillon. Zortzi entsegu egin zituzten berde-moreek. Tartas 0 / Hazparne 41; Lesperon 24 / Urruña 11; Leon 30 / Uztaritze 19 eta Bidart 14 / Ondres 13.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
PSOE y PP guardan posiciones antes de la cita entre líderes
Euskal Herria
ETArekin zerikusia egotzita, bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak
Euskal Herria
Zuloaga explica que «Piztu» era un marco de reflexión para los organismos sociales
Ekonomia
Protestas y paros auguran un «martes negro» para París
Jendartea
Las afecciones a flora y fauna obligan a modificar el proyecto de esquí de Larra
Euskal Herria
«Hay que parar esa especie de carrera de mesas e iniciativas»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea