GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-04-09
«Bake hasi berriaren gorputza» indartzeko deia egin du Uriarte gotzainak

OÑATI

Gipuzkoako Gotzaindegiak urtero antolatu ohi duen «bakearen martxa», Oñatin hasi eta Arantzazuko santutegian amaitzen dena, izan zen atzo. Milaka herritarrek egin zituzten atzo ere Arantzazurako bederatzi kilometroak, eta orain arteko ediziorik jendetsuena izan da. Joan den astean Benedikto XVI.a Aita Santuak Euskal Herriko prozesuaren gainean izandako hitzak ere gogoan izan zituen atzo Juan Mari Uriarte gotzainak.

«Kristau guztiak berritzen» lelopean egin zuten bakearen aldeko martxaren seigarren edizioa, Gipuzkoako gotzaina buru zuela. Aurten, gainera, lehenbizikoz Baionako elizbarrutiko bikario nagusi Dominique Cornue izan zen Arantzazun, bai eta Boliviako Beniko gotzain Manuel Egiguren ere. Nafarroatik eta Ipar Euskal Herritik ere, aurreko edizioetan baino are eta herritar gehiago joan ziren atzo.

Orain urtebete esandako hitzak ekarri zituen Joan Mari Uriartek gogora; izan ere, ekitaldiaren hasieran, aurtengo edizioan bakerako bidean egoteko desira azaldu baitzuen. «Aurrerapaso sendo bat eman dugu. Oraindik pauso gehiago gelditzen dira ematearren. Emango ditugu. Bakea eskatzen eta bakea egiten jarraituko dugu, eta gaurko gure martxak bi helburu horiek indartzen ditu», esan zuen Uriarte gotzainak Arantzazuko Santutegian egindako mezaren hasieran.

«Pozak eta itxaropenak arindu ditu gure oinak», gaineratu zuen Uriartek; hain justu, «bake bidearen lehendabiziko urratsak» eginak daudelakoan. Arantzazurako malda bezalaxe, orain abiatu den prozesuaren bidea ere «maldan gora eta amildegiz inguratua» izango dela esan zuen Uriartek, eta bide horretan «bake hasi berriaren gorputza» indartzeko deia egin zien euskal gizarteko eragile guztiei.

«Guztion artean sendotu»

Aita Santuaren hitzak ere gogorarazi zituen Uriartek, eta haren mezuak «itxaropena» erakutsi duela esan zuen. «Hasten ari den bake hau guztion artean sendotu behar dugula esan digu», esan zuen Gipuzkoako gotzainak. «Bake osoa eta betea nahi eta behar dugunez gero, ez diezaiogun oztoporik jarri, baizik eta garbi ditzagun bideak», adierazi zuen; bide hori «guztien artean» egin beharrekoa dela azaldu zuen. Xabierko Frantzisko ere gogoan izan zuen; Xabier izenak «etxe berri» esan nahi du, eta «hain sutsu desiatzen den bakearen etxe berria» eraikitzeko gonbita egin zien herritar guztiei.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Acordada la base de la mesa de partidos
Euskal Herria
«Ahora hay que concretar un acuerdo de mínimos entre los soberanistas»
Kirolak
Espectacular sorpresa de Marchante
Kirolak
Un punto que se queda corto para el buen partido realista
Euskal Herria
Ahotsak velará para que las mujeres sean «agentes activas por la paz»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea