GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-04-26
Krisia nepalen
Alderdiak eta gerrilla ez datoz bat, festa giroa nagusitu arren
Gyanendra erregeak astelehen gauean egin zuen iragarpenak ­Parlamentua berriz ere abian jarriko duela agindu zuen, telebistaz bigarren aldiz lau egunetan emandako hitzaldian­ Katmandu hiriburuko giroa erabat aldatu du: haserreak eta negarrak pozari eta festari egin diote lekua. Hala ere, erregeak Jauregian jarraitzen du, eta alderdi politikoek eta gerrilla maoistak lortu zuten batasuna pikutara joan da.

KATMANDU

Oso giro desberdina suma zitekeen atzo Katmandu hiriburuko kaleetan egin ziren manifestazioetan. Milaka lagunek esku hartu zuten, eta segurtasun indarrek ia ez zuten erasorik egin, nahiz eta Gyanendraren aurkako mezuak isildu ez diren. Poza nagusitu da, baina batek baino gehiagok onartzen dute ez direla herritarren helburu guztiak bete, batez ere monarkia historiaren zakarrontzira botatzearena.

«Erregeak, bere Armadak eta armek ezin izan dute herria makurrarazi. Guk irabazi dugu, eta berak galdu», esan zien kazetariei Sangita Karkik, atzo Katmanduko kaleetan egin ziren manifestazioetan esku hartu zuen bulegari batek.

Ehunka poliziakide zeuden Errege Jauregia babesten, manifestariak bertaraino irits ez zitezen. Lekukoek esan zutenez, manifestariak Jauregitik ehunen bat metrora zeudenean izan zen istilurik Poliziarekin, baina gauza larririk ez.

Parlamentua berreskuratzea txalotzeko moduko gauza da, manifestari batzuen ustez. Baina beste batzuek gogora ekartzen zuten Legebiltzarrera itzuliko diren parlamentarietako batzuk ustelkeriarekin nahastuta daudela.

«Erregearen porrota ospatzeko gaude hemen ­esan zuen Shree Ram dendariak, denda txikia itxi eta manifestaziora joan ostean­. Baita agintariei argi ibili behar dutela gogorarazteko ere, herria salduz gero, jendetza honek ez baititu bizirik utziko».

Ospakizunak astelehen gauean hasita zeuden, Gyanendrak telebistaz beste mezu bat helarazteko beharra sentitu zuenean. Herritarrak telebistaren aurrean zeuden, lau egun lehenago egin zuten moduan, erregeak esan behar zuena entzuteko. Aurreko ostiraleko mezuari ­lehen ministro bat izendatzeko proposatu zien Gyanendrak, gerrilla aipatu ere egin gabe­ ezezkoa eman zioten aurreko Parlamentuan ordezkaritza zuten zazpi alderdi politikoek, baina astelehenekoari baietz esan zioten. Begiraleek diote erregearen bi mezuek helburu bera zutela, mobilizazioak geldiaraztea.

Astelehenekoa iritsi zen oposizioko alderdiek eta gerrillak deituta zuten manifestazio erraldoi bat hasi baino ordu batzuk lehenago. Erregearen Jauregia bera arriskuan ikusi zuten segurtasun indarrek.

Beraz, alderdi politikoek jarrera aldatu eta atzo Girija Prasad Koirala aukeratu zuten lehen ministro kargurako. Koiralak 80 urtetik gora ditu, eta Nepaldar Kongresua alderdiko burua da. Alderdiek jakinarazi zuten gerrillarekin hitz egingo dutela Batzar Eratzailea aukeratzeko hauteskundeei buruz, eta horixe izango dela datorren ostiralean lanean hasiko omen den parlamentu berriak egin beharreko lehen lana. Alderdietako ordezkari batzuek esan zutenez, gerrillari maoistak lan politikoan has daitezen nahi dute. Koiralak gobernu berria eratzen duenean, su-etena aldarrikatuko litzateke, alderdien agenda betez gero.

«Pozik nago erregea botatzen ari garelako eta demokrazia datorrelako», zioen gizon batek atzoko manifestazio batean, kaleetan suzko barrikadek utzitako goma erre usaina artean oso nabarmena zenean.

Erregearen aurkako eta demokraziaren aldeko mobilizazioak oso garesti ordaindu dituzte nepaldarrek: 14 hildako, 4 pertsona desagerrarazita, 8 itsututa, 24 elbarrituta eta 5.000 inguru zaurituta. Gainera, milaka atxilotu. Eta ezin da ahaztu gerrillak sekulako garrantzia izan duela azken urteotan, Nepalgo Alderdi Komunistak (maoista) 1994ko hauteskundeak irabazi ostean, eta garaiko erregeak Parlamentua desegin eta Gobernua hankaz gora bota ondoren, borroka armatuari hasiera eman zionetik.

Alderdiek ontzat eman dute erregeak eskainitakoa, baina ez gerrillariek. «Traiziotzat» jo dute politikarien jarrera, eta Nepal osoko errepideak moztuta mantentzeko asmoa azaldu zuten atzo goizean. Horrela jarraituko dute Batzar Eratzailea lanean hasi arte.

Iazko azaroan, oposizioko alderdi politikoek eta gerrillari maoistek bat egitea adostu zuten. Erregearen ahalmenak erabat murriztuko lituzkeen Konstituzio berria idazteko Batzar bat eratzea zen, orduan, bi aldeen helburua.

Akordio hari esker, Nepalek azken urteotan ezagutu duen gatazka erabat aldatu zen: erregea eta alderdiak gerrillarien aurka izatetik alderdiak eta gerrillariak erregearen aurka izatera igaro ziren.



Koirala: a la cuarta va la vencida
El octogenario Girija Prasad Koirala ha sido elegido para encabezar el Gobierno nepalí. Esta será la cuarta vez que asuma el cargo de primer ministro, aunque en anteriores ocasiones sus mandatos fueron efímeros. En 1991 se convirtió en el primer jefe de Gobierno electo en 30 años en el reino nepalí. Renunció a los tres años, pero recuperó el cargo en 1998. La última vez fue en 2000. Koirala ha pasado el último año, desde el golpe de Gyanendra, bajo arresto domiciliario. El sector joven de su grupo le ha criticado por no permitir la disidencia interna, pero ayer recibió el apoyo, al parecer unánime, de los siete partidos de la oposición. -



Comunistas quieren a la guerrilla en el Gobierno

KATMANDU

Los guerrilleros maoístas, la principal fuerza política del país, serán invitados a participar en el nuevo Gobierno nepalí, según aseguró ayer Madhav Kumar Nepal, secretario general del Partido Comunista (Unificado Marxista Leninista). Kumar Nepal participó en la «manifestación de la victoria». En su intervención, el líder comunista aseguró que el próximo viernes, durante la primera sesión del Parlamento, se anunciará la fecha de los comicios para elegir la Asamblea Constituyente, una reclamación que hacen los maoístas para apoyar el acuerdo opositor. Pushpa Kamal Dahal Prachanda, líder de la guerrilla, acusó ayer a los partidos de cometer «otro error histórico» por aceptar la «farsa» del rey. Según los observadores, la guerrilla trataría de presionar para que a partir de ahora la evolución política nepalí no derive hacia más de lo mismo: corrupción generalizada y un monarca golpista dispuesto a disolver el Parlamento y el Gobierno en cuanto lo que hacen no le guste.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Con Jokin Gorostidi se va la imagen viva de 40 años de izquierda abertzale
Euskal Herria
Barrena: «El PSOE y el Gobierno de Zapatero van por muy mal camino»
Jendartea
Los cambios del PNV a la Ley de Suelo quedan aparcados hasta otra discusión
Euskal Herria
Askatasuna denuncia la tortura y resalta que el proceso exige condiciones democráticas
Kultura
«Metrópolis», la faceta más movida de Alberto Schommer
Ekonomia
VW prepara el traslado de parte de la producción del Polo de Iruñea
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea