GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-05-01
- Berezkoak (Amikuzeko Torneoa)
Sorhuet eta Etxeto finalean sartu dira

SORHUET - ETXETO 40
ETXEBERRI - KURUTXARI 39

DONAPALEU

Sorhuetek eta Etxetok lortu zuten atzo Amkikuzeko Torneoko finala jokatzeko txartela. Eta hori datorren igandean izango da, eta Ibarrola-Ezkurra II. izango dituzte aurrez aurre. Partida hori 17.00etatik aurrera jokatuko da.

Norgehiagoka honetan aldaketa bat izan zen, Muskarditz baitzen izatekoa Kurutxariren aurrelaria, baina garaztarra eskuetako minarekin dagoenez, Etxeberrik ordezkatu zuen, eta egia esan, aldaketa ez zen gehiegi nabaritu, Etxeberrik partida handia egin baitzuen.

Nahiz eta dirua aurka izan, Etxeberrik eta Kurutxarik ia partida guztian markagailua alde izan zuten, lehenengo kintzetik hasita, baina azkeneko bostak luze egin zitzaizkien. 35-35 izan zen estreinako berdinketa, eta hurrengo lau tantoetan ere hiru aldiz egon ziren parez pare, baina azkeneko jokaldian Thierry Etxetok pilota sarera bidali zuen. Nahiz eta Andde Kurutxari saiatu zen pilotari airez erantzuten, ezinezko izan zuen, eta azkenean faboritoek lortu zuten finalerako txartela.

Gainerantzean, neurketak ez zuen inongo aitzakiarik izan. Bi bikoek partida oso ona egin zuten, eta emozioa ere latza izan zen; azkeneko kintzera bitarte ez zen ezer erabaki. Amaieran lau pilotariek jaso zituzten txaloak ongi merezitakoak izan ziren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Garoña es ahora la única central de primera generación
Euskal Herria
«Si los partidos pueden contribuir a la paz, incluso participando en discusiones, deben hacerlo»
Ekonomia
El Primero de Mayo centrará la atención de los sindicatos en el día de hoy
Kirolak
Los penaltis decidieron en contra de Osasuna
Kirolak
El Alavés cae en Valencia y se aferra a las matemáticas
Kirolak
La Real no puede con la velocidad del Sevilla y acaba con nueve
Kirolak
El CSKA de Moscú consuma al fin su venganza y se lleva la Euroliga
Kirolak
El Baskonia saca el orgullo y acaba tercero
Kirolak
El potencial manchego volvió a humillar a un derrotado Portland
Euskal Herria
Otegi: «Este pueblo va a decidir su futuro libre y democráticamente»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea