GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-05-06
«Errexil» bertsolaria hil zela berrogei urte direla-eta, Errexil Eguna ospatuko dute Urruñan
·Urtero «Urruña Bertsutan» antolatu nahi dute Hazia eta Bertsularien Lagunak elkarteek

URRUÑA

“Errexil” ezizenez ezaguna zen urruñar bertsolaria zendu zela berrogei urte izango dira bihar, eta, kari horretara, Errexil Eguna ospatzea erabaki dute herriko Hazia eta Bertsularien Lagunak elkarteek, beste elkarte batzuen eta herriko etxearen laguntzarekin.

Ekitaldia antolatu duten elkarteek nabarmendu nahi izan dute urtero ospatu nahi dutela “Urruña Bertsutan” ekimena, eta aurten lehen ekitaldia izateko xedearekin egin dutela Errexil bertsolariaren omenezko jai eguna. Urruñan bertso jarduera indartzea eta urtero jarraipena izatea lortu nahi dute, eta, aldi berean, herriko etxeak urtero “Urruña Bertsutan” ekimena laguntzea.

Hamar eta erdietan iragango den meza izango da Errexil Egunari hasiera emango diona. Ondoren, besta egiten hasteko parada eskainiko dute antolatzaileek hamabiak laurden gutxiagotan hasiko den mutxiko eta txarangarekin. Aperitiboa hartzeko aukera ere izanen da. Ordu bata eta erditan hasiko da bazkaria Berttoli elkartean. Zikiroa izango da jateko, eta erreserbak Xaia ostatuan egin daitezke.

Arratsaldeko lauretan hasiko da bertsolaritza saioa. Horren prestatzeko antolatzaileek “Errexil” bertsolariaren familiaren jatorria hartu dute kontuan, eta bertako bi bertsolari gonbidatu dituzte: Loidisaletxe eta Jokin Uranga. Haiekin batera Ezponda eta Xumai Murua ere izanen dira bertsotan. Laukote horrekin bi bertso-eskolak eta belaunaldi ezberdinetako bertsolariak elkartuko dira.

Belaunaldi ezberdinetako lotura egiteko bertso jarduera transmisioan kokatu nahi izan dute Bertsularien Lagunek eta horretarako bertsolaritzara hurbiltzeko ikastaroak antolatu dituzte hezkuntza pribatu eta publikoko zenbait eskola elebidunetan. Ikastaro horietarako ezaguna den Sustrai Colina urruñarra aukeratu dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reforma impuesta y de bajo perfil social
Euskal Herria
Otegi:«Queremos pasar del tablero de la confrontación al de la seducción»
Euskal Herria
La Guardia Civil clausura la «herriko» de Zamudio
Euskal Herria
Proponen al Foro Social Europeo contribuir al proceso vasco con un grupo de apoyo propio
Mundua
ERC acuerda finalmente pedir el «no» en el referéndum sobre el Estatut
Ekonomia
ELA y LAB consideran un fraude la reforma laboral pactada en Madrid
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea