GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-05-06
Hazi transgenikoen landatze «ilegalak» salatzeko ekintza
Peyrehorade Landetako herrian dagoen Monsanto lantegiak hazi transgenikoak egiten ditu. Atzo ehun bat laborari eta ekologisten bisita izan zuen. Hainbat herrialdetatik joanak, transgeniko hazi entseguak non eginak ziren eta zenbat zeuden jakitera joan ziren. Gai horren gainean dagoen gardentasun eza salatu zuten laborariek eta ekologistek.

PEYREHORADE

Goizeko hamaikak ziren Peyrehoradeko Monsanto enpresara ehun bat lagun bertaratu zirelarik. Estatu frantseseko hego-mendebalde handian hazi transgenikoa egiten duen lantegi nagusia dela-eta, Euskal Herria, Toulouse, Montpellier, Bordele eta l’Ode eskualdeetatik laborariak eta ekologistak joan ziren.

Monsantok berrikitan 50 tona hazi transgeniko landatuko zituela jakinarazi duenez, ekintzaren xedea zen hazi horiek non landatu eta zenbat jarriko dituzten jakitea. Besteak beste, Conféderation Paysanne, Greenpeace, ELB eta Biharko Lurraren Elkartea ordezkariak zeuden, eta lantegian sartu eta landak eskuratu dituzten laborarien zerrenda eskuratzeaz gain, arto transgenikoak hazi ez kutsatuekin nahasi nahi zituzten. «Oso zaila zaigu entseguak non egiten dituzten jakitea, eta, askotan, jakinez baimenik ez daukatela, ilegalitate osoan aritzen dira», esan zuten ekintzaileek. Baina, bertaratu bezain laster, sirenak piztu ziren eta ateak itxiak aurkitu zituzten.

Oren batez, lantegiko bazter batetik bestera irekiriko ate baten bila aritu ondoren guztiak, lantegiaren aurrean geratu ziren ezin sartuta. Tartean, inguruko herrietako gendarmeria guztietatik autoak bertaratu ziren, eta banan-banan ekintzako parte hartzaileen argazkiak hartzeko denbora izan zuten. Bi orenen buruan, sartzeko aukerarik ez zutela izanen ikusita, lantegiko buruarekin biltzeko eskaera egin zuten informazioa buruz buru ukan ahal izateko.

Felix Castets Biharko Lurraren Elkarteko (BLE) lehendakariak transgenikoen aurkako borrokarekin jarraitu behar zela esan zuen. Dagoeneko Estatu frantsesean transgenikoen landatzea debekatua bada ere, Monsanto enpresa, besteren artean, Bruselan egiten ari den Lobbyen ondorioz, aurrerantzean baimentzeko arriskuak zeudela ohartarazi zuen.

Hautetsiekin bildu

«Estatu frantseseko legebiltzarrean ez da legerik bozkatua izan, baina senatuak baimena eman du. Herritarrak aurka badira ere, gutxinaka politikariak presioaren ondorioz lantegiekin bat egiten ari dira», erran zuen.

Legearen aurka egiteko Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako diputatuekin elkartzen ari dira laborariak. Jean Lasselle Biarno eta Ipar Euskal Herriko zati bateko diputatuak aurka bozkatuko zuela hitz eman zuela adierazi zuen Castetsek, eta ondoko egunetan Jean Grenet Baionakoarekin elkartuko zirela gogora ekarri zuen. Halere, aurre egiteko borrokan jarraitzen dutela erakustea ezinbestekoa zela berretsi zuen. «Nahi badugu aurrera egin, kontsumitzaileak ere borrokara lotu behar dira», azaldu zuen. Azkenik, Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan transgeniko hazi asko landatu direla ikusita, Bioterra saloian elkartzekotan zirela adierazi zuen.

Atzoko ekintza, halere, bertan behera uztera behartu zituzten zuzendaritzarekin hitz egiteko aukerarik izan gabe.



%0,9ko kutsadura onartzekotan
Laborantza biologikorako arauak aldatzekotan direla jakinarazi zuten atzo Confederation Paysanne sindikatuko kideek. Orain arte biologikoa egiten zelarik haziak kutsadurarik gabekoak izan behar zuten, baina zuzendaritza berriarekin %0,9 onartzekotan daudela argitu zuten. «Horrek laborantza biologikoa desagertzea esan nahi du, ez baitira %0,9 horretan mugatuko», salatu zuten laborariek.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reforma impuesta y de bajo perfil social
Euskal Herria
Otegi:«Queremos pasar del tablero de la confrontación al de la seducción»
Euskal Herria
La Guardia Civil clausura la «herriko» de Zamudio
Euskal Herria
Proponen al Foro Social Europeo contribuir al proceso vasco con un grupo de apoyo propio
Mundua
ERC acuerda finalmente pedir el «no» en el referéndum sobre el Estatut
Ekonomia
ELA y LAB consideran un fraude la reforma laboral pactada en Madrid
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea