GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal |  Dokumentuak
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-05-06
Biarritzek berritasun asko izango ditu Pauen
·Normalean aritzen diren hamar jokalarik atseden hartuko dute gaurko neurketan

BIARRITZ

Biarritzek Pauen jokatuko du gaur 17.30etik aurrera. Zuri-gorriek matematikoki ez dute finalerdiak jokatzeko txartela lortuta, baina mirari handiren bat gertatu beharko litzateke horrela ez izateko, bosgarren sailkatuari 13 puntu ateratzen baitizkio, eta hiru jardunaldi geratzen dira lehen fasea amaitzeko.

Biarritzek gaurko partidan baino hemendik bi astera Cardiffen jokatuko duen Europako Kopako finalean gehiago du burua, eta gaurko partidarako ohikoak diren hamar jokalariri atseden emango die. Horrek errezelo handia piztu du Baionan, izan ere, Paue eta Avironen artean baitago jaitsierako postua, eta zuri-urdinek ez dute Biarritzengan konfiantza handiegirik.

Hala ere, zuri-gorriek garbi utzi dute talde ona zelairatuko dutela, eta garaipena eskuratzeko ahalegin guztia egingo dutela. Ez da gutxiagorako, gaur bertan ziurta baitezakete finalerdietarako txartela.

Pauek ere, ordea, asko du jokoan, galtzen badu aukera gutxiago izango ditu mailari eusteko, eta irabazita, berriz, zulotik irteteko parada ukango luke, oso zaila izango baita Avironek gaur Stade Françaaiseri irabaztea.

Jokalariei dagokienean, Brusque, Bidabe, Gobelet, Yachvili, Betsen, Harinordoki, Thion, Olibeau, Balan eta August ez dira arituko, eta beste batzuen artean, Ormaetxea, Booyse, Malonga, Tillous-Bordes, Hegarti eta Lison arituko dira.

Pauek ere baditu bajak, baina hauek derrigorrezkoak izango dira. Delpuech, Forgues, Manta, Cibray eta Cassin ez daude gaur jokatzeko moduan, denak min hartuta baitaude. Cistacq, berriz, zalantzakoa da, eta azkeneko unera bitarte ezin izango da jakin jokatzeko moduan den edo ez.

Nahiz eta aldaketa asko egingo dituen Biarritzek, denak dira jokalari handiak, eta Paue mendean hartzeko modukoak dira. Hori lortuta, mesede galanta egingo lioke Aviron Baionakoari.

August finalean izango da

Benoit August Biarrizko jokalaria atzo izan zen Europako Federazioko diziplina batzordean, Bath taldeko jokalari bati egindako sarrera itsusi bati buruz hitz egiten, hain zuzen. Hala ere, oraingoz ez du zigorrik, eta finala jokatzeko moduan da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Reforma impuesta y de bajo perfil social
Euskal Herria
Otegi:«Queremos pasar del tablero de la confrontación al de la seducción»
Euskal Herria
La Guardia Civil clausura la «herriko» de Zamudio
Euskal Herria
Proponen al Foro Social Europeo contribuir al proceso vasco con un grupo de apoyo propio
Mundua
ERC acuerda finalmente pedir el «no» en el referéndum sobre el Estatut
Ekonomia
ELA y LAB consideran un fraude la reforma laboral pactada en Madrid
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea