GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-06-09
FARC: «Inperioaren zipaiorik gogokoena berrautatu dute»
Kolonbiako hauteskunde presidentzialetako Alvaro Uriberen garaipena «eskasa» izan dela nabarmendu du Ivan Marquez FARC-EP Indar Armatu Iraultzaile Kolonbiarretako buruak gerrillak duen web orrialdean. Estatubatuarren «inperioaren zipaiorik gogokoena berrautatu dute», herrialdeko ondasunak AEBetara eraman nahi dituena, gerrillariak esan duenez.

BOGOTA

Uriberen aldekoek egunotan adierazi duten poza «garaipen eskas» bati dagokiona da, Ivan Marquezen iritziz. Maiatzaren 28ko bozketetako abstentzioa ia %60koa izen zela nabarmendu du, eta Alvaro Uribek botoa emateko aukera zuten kolonbiarren %27,5en babesa besterik ez duela jaso.

«Gerrak eta Segurtasun Demokratikoak ­Alvaro Uribek gerrillarekiko politikari emandako izena­ eta Latinoamerika eta Karibe osoa berriz kolonizatzeko gringoen estrategia berriak soilik goraipa dezakete zilegitasun ezaren garaipena», erantsi du Marquezek.

Gerrillariaren iritziz, Uribek lortu du garaipena Estatuak dituen baliabide guztiak bere mesederako erabili dituelako, eta burokraziaren «boto gatibuari» esker. Baita eskuin muturreko «narkoparamilitarrek» eta hedabide handienek egindako presioari esker ere.

Bestalde, Kolonbiako «oligarkiak» agertu duen euforia ez da nahikoa herrialdeko aberatsenek duten «segurtasun eza sentsazioa» estaltzeko. Gerrillariak gogora ekartzen du Uribek abian jarritako ekimenek ez dutela lortu erresistentzia makurraraztea.

FARCeko buruak dio gerrillak zutik mantentzen duen borroka dela herriak duen justizia, demokrazia, bake eta askatasun nahiaren ondorio. Eta horregatik «oligarkia beldur» dela, edozein unetan herritarren haserrea leher daitekeelakoan. «Zapalkuntza egitasmoek ez dute gure Ameriketako beste inon Kolonbiako zeruertzean dituzten herri ekaitzaren hodei askatzaileak», erantsi du.

Ez du uste gerrillariak Kolonbiako gatazka AEBetako militar gehiago bidaliz konpon daitekeenik. «Marineak lehorre- ratzeak herri osoaren gerra pitz dezake. Kolonbian AEBetako tropak hedatzea ez litzateke bakarrik bertako ezadostasunaren aurkako erasoa izango, Venezuelako Iraultza Bolivari- anoari mehatxu militarra egitea ere izango litzateke-eta», esan du Marquezek. Venezuelako prozesuak Ameriketako «herriei askatasun itxaropena» eman die, eta Uribek esperantza guztiak apurtu nahi ditu, bere helburu nagusia ondasunak Iparraldera eramatea baita.



Norte de Santander se queda sin luz

BOGOTA

Unas quince poblaciones del departamento colombiano de Norte de Santander, en la frontera con Venezuela, se han quedado sin electricidad debido a varios ataques guerrilleros contra la red de conducción del fluido, según informaron ayer portavoces oficiales.

Los guerrilleros, al parecer de las FARC (Fuerzas Armadas Revolucionarias de Colombia), dinamitaron a eso de las cuatro de la madrugada algunas torres del sistema de interconexión nacional en la zona montañosa entre El Zulia y Tibú, según informa la emisora local RCN.

El gerente de Centrales Eléctricas de Norte de Santander, Alberto Rangel, afirmó en Cúcuta, la capital regional, que equipos técnicos de la empresa se desplazaban hacia el área para «hacer una inspección y determinar los daños». El número de torres derribadas no ha sido establecido y ya se han trasladado tropas del Ejército a la zona para proteger las labores de reparación de las torres dañadas. Los atentados fueron cometidos a primera hora de la mañana, según precisó la Policía de la región, que los atribuyó a las FARC.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un trofeo de guerra para los invasores
Euskal Herria
Batasuna pone en la mesa bases y calendario para el preacuerdo
Kirolak
La joven holandesa Vos bate a las grandes favoritas bajo un calor sofocante
Kultura
Erromatar garaiko multzo epigrafiko garrantzitsua aurkitu dute Veleian
Euskal Herria
Sanz cesa sin dar razones a Palacios, uno de sus consejeros más fieles
Mundua
Al Qaeda confirma la muerte de Al-Zarqawi en un ataque aéreo de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea