GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-09
Zarauzko «Software asteburu libreak» gizarteari begiak irekiarazi nahi dizkio
Zarauzko Putzuzulo gaztetxean hitzordu berezia prestatu dute datozen ekainaren 16, 17 eta 18rako. Ikastaro praktikoak eta hitzaldiak tarteko, helburu garbia dauka ekimenak: software libreak eskaintzen dituen aukerak gizartearen begietara agertzea. Izan ere, eta antolatzaileek nabarmendu dutenez, software jabeduna erabiltzen duen herritarra «ez da izan daitekeen bezain askea». Garbi daukate, hala ere, batetik besterako saltoa ez dela erraza.

DONOSTIA

Zarauzko Putzuzulo gaztetxean software librearen bueltako asteburua antolatu dute datozen ekainaren 16, 17 eta 18an, «gaia sakontasunez aztertzeko». Hartara, software librearen jatorria eta filosofia, proposatzen duen aldaketaren esanahia, ikuspegi nazionaletik dakartzan onurak eta etorkizunean izango dituen erronkak izango dituzte, besteren artean, hizpide.

Antolatzaileek atzo Donostian eman zituzten hitzorduaren nondik norakoak, eta software librearen alde egin zuten. Nabarmendu zutenez, software jabeduna erabiltzen duen herritarra «ez da izan daitekeen bezain askea». Jakin badakite, esan zutenez, software jabedunetik librerako jauziak ohitura aldatzea eskatzen duela «eta hori ez da erraza». Baina beharrezkotzat jo zuten, hala ere, «ohitura txarrak onengatik aldatzea», eta bide horretan dator Zarauzko ekimena.

Ikastaro praktikoek eta arlo guztietako hitzaldiek osatzen dute egitaraua, eta ekintza guztiak gaztetxean bertan izango dira. Gainera, bertan bazkaltzeko aukera izango da.

Asteburuari hasiera emateko ikuskizun berezia prestatu dute; ekainaren 16an, gaueko hamarretan, Bartzelonako Xabier de Blas-ek software librea malabarista begiekin azalduko du. Ondotik, ekainaren 17 eta 18rako egun osoko egitaraua antolatu dute; goizez ikastaro praktikoak eta, arratsaldez, hitzaldiak. Larunbat goizean bi ikastaro izango dira: tresna arrunten ingurukoa bata eta segurtasun informatikoaren ingurukoa bestea. Bazkalostean, 16.30etik hasita, “Software librea eta hizkuntza gutxiagotuak” gaiaren inguruko hiru hitzaldi izango dira. Igandean goizeko ikastaroa multimedia tresnen gainekoa izango da. Arratsaldean beste hiru hitzaldi izango dira: lehena software libreaz eta hezkuntza sistemaz, bigarrena sofwtare libreak enpresa munduan bizi duen egoeraz eta, hirugarrena, Richard Stallman-ek emango du, GNU proiektuaren sortzailea eta software librearen aldeko mugimenduaren erreferente esanguratsua denak. “Copyright vs Comunidad, en la era de las redes de ordenadores” izenburupeko hitzaldia emango du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Un trofeo de guerra para los invasores
Euskal Herria
Batasuna pone en la mesa bases y calendario para el preacuerdo
Kirolak
La joven holandesa Vos bate a las grandes favoritas bajo un calor sofocante
Kultura
Erromatar garaiko multzo epigrafiko garrantzitsua aurkitu dute Veleian
Euskal Herria
Sanz cesa sin dar razones a Palacios, uno de sus consejeros más fieles
Mundua
Al Qaeda confirma la muerte de Al-Zarqawi en un ataque aéreo de EEUU
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea