GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-07-13
Dario de Regoyos plazaren aldeko elkarretaratzea gaur Bilbon

BILBO.- Joan den urteko World Series 2005 ekimenaren ondorioz Darío De Regoyos plaza txikitu egin zuten, eta hori salatu nahian LAB sindikatuak deialdia egin du, gaur arratsaldeko 19.00etan plaza zegoen tokian protesta elkarretaratzea egiteko. Plaza suntsitzearen ardura norena den ere ez dago garbi oraindik, eta antolatzaileek Udala presionatu nahi dute plaza berriz zegoen moduan eraikitzeko, zituen zuhaitz eta guzti.



Kanpaldi Mugagabea Lekeition «600 Etxe Barri Ez» lelopean

LEKEITIO. ­ Lekeitioko LG taldeak Kanpaldi Mugagabea antolatu du hilaren 14tik aurrera herriko plazan, herriaren egoera urbanistikoa salatzeko. Bertan, ekintzak antolatu dituzte eta astelehenean hainbat lantegi izango dira; asteartean hitzaldi eta batzarrak egingo dituzte. Asteko egun guztiak bete dituzte ekintzekin. Arazoa herrian eraiki nahi dituzten 600 etxebizitzak dira. «Badakigu Udalaren esku ez dagoela dena, baina bai zati handi bat», dio oharrak. Etxebizitzaren arazoari alternatiba bat ematen saiatu nahi dute, etxebizitza askok hutsik jarraitzen dutelako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Mayo sufre un calvario camino de Pau
Euskal Herria
Garzón deja en libertad a Iruretagoiena, al que mantiene imputado por «colaboración»
Mundua
Indiako etnien arteko tirabirak sor daitezkeen beldur da lehen ministroa
Jendartea
Carrera fluida y sin sobresaltos de los «alcurrucén»
Jendartea
Consenso entre las instituciones para que el TAV entre en Donostia
Mundua
El Ejército de Israel ataca Líbano tras el secuestro de dos soldados
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss