GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-07-15
Floren Aoiz
Bai to!

Harrituta nago hainbat politikarien portaeraz. Nik ez nekien, baina denak abertzale sutsuak ziren, autodeterminazio eskubidearen defendatzaile amorratuak: horregatik asaldatu dira Zapateroren hitzen aitzin, eta bereziki ezker abertzaleak izan duen erantzunaz. Esaten dute ez dela zilegi gure herriaren borondateari mugak ezartzea. Guri esaten digute, gainera, errenditzen ari bide garelako. Bergarako besarkada ere aipatu du batek!

Bai to! Errenditu? Ez dute lotsa hitza ezagutzen? Nork nahi zuen euskaldunak Españan eroso bizitzea? Ez zen EAJko buruzagi bat? Nork bozkatu zuen autodeterminazio eskubidearen aitortzaren kontra konstituzio eztabaidetan, Arzalluz, ahantzi duzu? Nork bideratu zuen espainiarrek inposatu ziguten zatiketa? Nork gobernatu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hondarreko hamarkadetan, herriaren borondatea errespetatzea behin ere eskatu gabe? Nork zuzendu zuen zatiketa bat, zorionez porrot egin duen zatiketa, ezker abertzalea konstituzio espainolaren menpeko esparrura eramateko? Bada horiek denak dira gaur egun ezker abertzalearen jarreraz kezkaturik agertzen zaizkigunak! Hau bai ederra!

Politikagintzan, bizitzan bezala, duintasuna jardueraz erakusten da hitzen bitartez baino, eta urteetako etsipenak ez du besteen eskaera mailak epaitzeko katedrarik eskaintzen. Historiak idatzi du dagoeneko non zeuden batzuen mugak. Muga horiek gainditu dira jadanik, baina ez haien lanari esker. Beste agertokiak gertu ikusten baldin baditugu, haiek gaindituta gelditu direlako da.

«¡Si la envidia fuera tiña, cuántos tiñosos habría!» esaten zuen gure amonak. Politikagintzan, bizitzan bezala, sentimen itsusienek garrantzi handia dute. Hainbat joera aztertzeko «tiña» hartu beharko dugu kontuan, beraz. Tristea da ikustea politikari askoren jarrera horrelako taupaden araberakoa dela, baina, halaxe ari da gertatzen.

Une politiko berrian ari gara sartzen, baina betiko zikinkeriak errepikatzen dira. Mezu toxikazioa indarrean dabil, oraingan ezker abertzaleak bere helburuak baztertu dituela sinetsarazteko. Zalantzak sorrarazi nahian dabiltza, ezker abertzalea ahultzeko. Baina hobeto egin beharko dute lana: horrela ez doaz inora!

Ez nuen espero tiñoso haiek ezker abertzalea zoriontzea, jakina, baina, bederen, lotsa pixka bat! Askoz ere duinagoa da isilik gelditzea! -


Floren Aoiz - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hiriente ONU
Euskal Herria
Garzón decreta libertad bajo fianza para Pablo Muñoz, al que imputa «colaboración»
Euskal Herria
La injusticia llega a los tribunales ocho años después del cierre de «Egin»
Jendartea
Azkenean iritsi gara Ternuara, eta Ternua ederra da
Ekonomia
Un trabajador navarro muere aplastado en Ziordia
Kultura
El abrazo del verano
Kirolak
Juventus, Fiorentina y Lazio descienden a la Serie B por fraude deportivo
Mundua
Israel bombardea de nuevo Beirut y la ONU no respalda a Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss