GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-07-15
Jose Angel ORIA
XI. mendeko miliziak
·Oriente Medio en llamas

Hassan Nasrallah Hizbulako buruak bereari eusten dio, nahiz eta Israelgo Armadak txikizioa eta sarraskiak eragiteko duen ahalmen ikaragarria erakutsi duen. Libanoko hegoaldean milizianoek harrapatutako soldaduak askatzea nahi badu, Tel Avivek ehunka preso askatu beharko ditu. Nasrallahk badaki bere ekimenarekin bat egiten dutela palestinarrek, eta arabiar herrialdeetako herritar askok ere bai. Baita arabiarrak ez diren herrialde musulmanetakoek ere. Bestalde, Libanoko Armadak ezin du ezer egin miliziaren aurka, horretarako ere ahulegia baita. Ez da harritzekoa, beraz, bi soldaduak harrapatu ostean eman zuen prentsaurrekoan, Hizbulakoak sekulako lasaitasuna erakustea. Ehud Olmert Israelgo lehen ministro «hasiberria» probatu nahi zuela esan zien kazetariei.

Israeldarraren erreakzioak, berriz, urduritasunak eragindakoa zirudien: bonbak bota nonahi, zer eragiten duten begiratu gabe, berak agindutakoa lortu arte. Bere jarrerak orain arte beste aldera begira zeuden Europako estatu batzuen aldaketa eragin du, aldaketa erabakigarria ez bada ere. Zergatik aldatu dute jarrera orain, aurreko asteetan Armada berak Libanokoak baino sarraski larriagoak Gazan egin dituenean? Libanoko milizianoek Gazakoek ez dituzten armak eta baliabideak dituztelako?

Zergatik Israelgo Armadak eraso askoz ere bortitzagoak egin ditu orain, Gazako eta Libanoko milizianoek bere soldaduak harrapatutakoan ­hiru besterik ez­, kakimaze batek Tel Aviven dozenaka hildako eragiten dituenean baino? Intifadan, ia ezer ordaindu gabe egin ditu sarraskiak. Gaizki ohituta al dago?

Erresistentziak arma berriak garatu ditu. Baita taktika berriak ere. Eta badaki armaden aurkako gerra nork irabaziko lukeen. Beraz, Irakeko okupazioaren aurkako indarrek egin zuten moduan, gerra klasikoaren aukera albo batera utzi eta gerrilla gerrarena besterik ez zaie geratzen libanoar zein palestinarrei. Miliziak dira, XXI. mendearen hasieran, herri arabiarrek duten defentsa armatu bakarra. 2000. urteko maiatzean Israelgo Armadak Libanoko hegoaldetik ospa egin beharra izan zuenean, aurreko hamarkadetako gerra guztietan arabiar armadek lortu ez zutena eskuratu zuen Hizbulak. Gazan, berriz, Shalit soldadua harrapatu zuten milizianoek ordura arte zegoen egoera negargarriari ­dozenaka hildako eragin zituzten palestinarren arteko borrokak­ amaiera jarri zioten. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Hiriente ONU
Euskal Herria
Garzón decreta libertad bajo fianza para Pablo Muñoz, al que imputa «colaboración»
Euskal Herria
La injusticia llega a los tribunales ocho años después del cierre de «Egin»
Jendartea
Azkenean iritsi gara Ternuara, eta Ternua ederra da
Ekonomia
Un trabajador navarro muere aplastado en Ziordia
Kultura
El abrazo del verano
Kirolak
Juventus, Fiorentina y Lazio descienden a la Serie B por fraude deportivo
Mundua
Israel bombardea de nuevo Beirut y la ONU no respalda a Líbano
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss