GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-08-18
Koalizioa egiteko borondatea agertu dute EBk eta Aralarrek
Ezker Batuak eta Aralarrek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan koalizioa osatzeko elkarrizketak abiatu zituzten uda heldu aurretik, eta bi aldeek horretarako borondatea dagoela egiaztatu ondoren, irailean hizketan jarraituko dute. EBk hartuko luke horren gidaritza, aurreko emaitzen arabera. Nafarroan, ordea, EAJ, EA eta Batzarrerekin joango da Aralar.

BILBO

Litekeena da Ezker Batuak eta Aralarrek koalizioa osatzea hurrengo urteko hauteskundeetan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat tokitan behin- tzat. Horretarako elkarrizketak abiatu dituztela baieztatu zuten atzo bi alderdietako iturriek, Europa Press agentziak ziurtatu zuenez, prozesua ‘‘El Diario Vasco’’k argitara eman ostean.

Udako oporren aurretik, Javier Madrazo eta Patxi Zabaleta buru dituzten alderdien partetik akordiorako «borondatea» egon badagoela nabarmendu zuten aipatutako EB eta Aralarreko iturriek.

Halere, orain aukera horrek zailtasun handiak topatu dituela ziurtatu ahal izan da. Horietako bat hauxe da:EBk itun orokorra egin nahi du hiru herrialde horietan, eta Aralarrek, aldiz, erakunde nagusietarako baino ez du nahi (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietarako zein hiru hiriburuetarako). Zabaletaren alderdiak, gainera, Zutik formula horretan sartzeko eskatu omen du.

Begi bistakoa da, halaber, koalizio hori gauzatuko balitz estrategia ezberdina agertuko lukeela Aralarrek herrialde ezberdinetan. Izan ere, Nafarroako erakunde gehienetara EA, EAJ eta Batzarreren eskutik joango da hauteskundeetara, Nafarroa Bai koalizioan. Kasu horretan, IUN-NEBk, gainera, ezezko biribila eman zion hor sartzeko proposamenari.

Programa aldetiko akordioa lortuko balitz ere, zerrendak nola osatu erabakitzeko egin diren lehenbiziko elkarrizketetan alde nabariak agertu dira batzuen eta besteen planteamenduen artean. Aralarrek bakoitzari %50 emateko eskatu omen du, baina azkeneko emaitzei begiratuta nagusitasuna EBri legokioke. Zabaletaren alderdiak batzarkide bakarra du, Gipuzkoan, eta Madrazorenak bederatzi, hiru Bizkaian, hiru Gipuzkoan eta hiru Araban;uda- letxe ofizialetan 30 zinegotzi ditu Aralarrek eta 77 EBk.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
De los prolegómenos a los compromisos
Euskal Herria
Lakua y la AN no silencian el recuerdo en Morlans
Mundua
El Gobierno de unidad nacional palestina podría nacer este mes
Kultura
Rock musikak eta dantza klasikoak bat eginen dute gaur eta bihar Kursaalean
Kirolak
Astillero no estará en la Bandera de La Concha
Euskal Herria
ETA: «El proceso está inmerso en una evidente situación de crisis»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss