GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-08-18
Iñaki Altuna
Ankerkeriak behartu du De Juana

Iñaki de Juana Chaosek gose-greba hasi du. Kartzelan usteltzen utzi nahi dute, bidegabe eta mendeku hutsez, eta halaxe erantzun du euskal presoak. Borrokari eutsi behar izan dio beste behin ere, gutxien-gutxieneko eskubideen faltan. Gose-greba du, orain, bitarteko. Askori ezinegona sortzen digu borroka molde horrek. Senideei eta lagunei, dudarik ez, beldur baitira ondorioez. Beste askori, gure utzikeria edota ­zergatik ez bada aitortu­ koldarkeria ageri-agerian geratzen delako-edo, barne ondoeza sortzen digute horrelako egoera gogorrek. Geure buruarekin lasai egotea nahiago izaten dugu eta horrelakoekin asaldatzen gara. Kapaz gara, ordea, presondegietako eguneroko oinazearekin ohitzeko. Bestela, zer edo zer gehiago egin beharko genuke, presoak puntu horretaraino iritsi behar ez daitezen.

Aurretik beste askok bezalaxe, gose-grebari ekin behar izan dio De Juanak. Horrelakoetan, burura beti gauza bera etortzen zait. Non ote dira orain euskal Ghandiak? Taberna zuloko eztabaidetan, makina bat aldiz entzun diegu borroka armatua ordezkatu behar dela esanez; badela beste modurik eta biderik estatuen bidegabekeriari aurre egiteko nabarmenduz. Horra bada paradoxa: oraingo honetan ere ETAn borroka armatuan aritutako batek ekin die bide horiei.

Hemezortzi urte luze eta gogor egin ditu Iñaki de Juanak presondegian, eta orain, ezinbestean, protestari eutsi dio. Horretara behartu dute; ezarritako kartzela zigorra oso-osorik bete arren, giltzapean utzi nahi baitute trikimailuen bitartez. Ez du bere burua behartu, ez du patu hori hautatu, ezta gutxiagorik ere. Estatu espainoleko bidegabekeriak behartu du gose-greba egitera. Euskal presoei sakabanaketa eta bakartzea ez ezik bizi bitarteko kartzela zigorra ere inposatu nahi diete. Okerrera baizik aldaketarik izan ez duen errealitate gordina pairatzen dute euskal presoek. Bake prozesua dela eta ez dela kontu ugari entzun dugun arren, gauza bakarra egiaztatu dugu azken hilabeteotan: kartzela politikan, PSOEk PPko Gobernuko bide berberari jarraipena eman diola.

Iñaki de Juanak kalean behar luke dagoeneko eta horregatik utzi dio jateari, berez dagokiona defendatzeko beste biderik aurkitu ez duelako. Ankerkeriak beharturik. -


Iñaki Altuna - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
De los prolegómenos a los compromisos
Euskal Herria
Lakua y la AN no silencian el recuerdo en Morlans
Mundua
El Gobierno de unidad nacional palestina podría nacer este mes
Kultura
Rock musikak eta dantza klasikoak bat eginen dute gaur eta bihar Kursaalean
Kirolak
Astillero no estará en la Bandera de La Concha
Euskal Herria
ETA: «El proceso está inmerso en una evidente situación de crisis»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss