GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-08-18
Errealismoa eta erosokeria

Azken egunetan zenbait politikariren ahotik entzuten da errealismoaren diskurtsoa, diskurtso hori batzuetan ongi hartzen da gizartean, batzuetan joera maximalistegietarako joera handia izan delako, eta beste aldetik gaurko gizarteari askoz errazagoa egiten zaiolako halako predikuak irenstea.

Hala ere, ikus dezagun errealismo horren aplikazio praktika Nafarroan, eta hilabete baten gorabeheran ikurrina eta herrietako jaien kasuan.

Adibidez, Leitza, Iruñea eta Burlata. Zertara eraman du errealismo politika honen aplikazioak kasu bakoi- tzean eragile berberarekin, Aralarrekin?

Uztailaren 6an Iruñeko txupinazoa jaurtiki zuen Aralarreko zinegotzi batek, kasu honetan polemikak izan ziren alderdi honen eskubideaz txupinazoa botatzeko, eta zinegotzi horrek erabili zituen hitzak eta horren ondoren alkatearen nagusikeria. Aurreko urteetan eta aurten, zeinean indar honen 30 gonbidatuak Iruñeko Udalean zeuden ikurrina, eta beraz Iruñeko hiritarren sentsibilitate baten ordezkapena. Txupinazoan agerian egon zedin inolako ahalegin ez dute egin.

Leitzan, non Aralarreko alkatea dagoen eta indar abertzaleen gehiengo zabala dagoen, fes- tetan ikurrina udaletxean jartzeko EAEko gonbidatuak ekartzearen aitzakiara mugatzen dira. Abuztuaren 10ean, prentsak dioenez, Tontxu Campos, abuztuaren 11n Aintzane Ezenarro.

Burlatan, non Aralarrek, beste alderdiekin, PSNren alkatetza sostengatzen duen itun baten bitartez, joan den urtean Aralarrek uko egin zion joan den urtean txupinazoa botatzeari ikurrina ez jartzeagatik, eta aurten bere kabuz Aralarreko zinegotziek ikurrina jarri dute udale- txearen balkoi batean.

Jakin badakit kasu honetan sinbolo edo ikur legearen aplikazioa gainean dagoela, baina, nire ustez, adibide hauek beste sinbolo bat dira, eta garbi erran dezadan, nire ustez, eta malgutasunaren eta unean uneko egoerak ongi aztertzearen aldekoa izanik, beldurgarri iruditzen zaidala dauden egoeretara modu errazenean eta kosturik gabe egokitzeko batzuek duten joera.

Eta errealismoa besteen jarrerak onartzea bada, batzuek orain dela 27 urte Gernikako estatutua Moncloako estatutu bezala batailatu zenean, kontura zitezkeen.

Juan Javier Iturralde - Iruñea


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
De los prolegómenos a los compromisos
Euskal Herria
Lakua y la AN no silencian el recuerdo en Morlans
Mundua
El Gobierno de unidad nacional palestina podría nacer este mes
Kultura
Rock musikak eta dantza klasikoak bat eginen dute gaur eta bihar Kursaalean
Kirolak
Astillero no estará en la Bandera de La Concha
Euskal Herria
ETA: «El proceso está inmerso en una evidente situación de crisis»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss