GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-18
Elikadura onak ihesa garatzeko aukerak gutxitzen ditu

MADRID

Egun hauetan Torontoko Hiesaren Aurkako Munduko Jardunaldietan parte hartzen ari den Acción Contra el Hambre gobernuz kanpoko erakundeak ziurtatu duenaren arabera, elikadura onak hiesaren birusa garatzeko aukerak gutxitzen ditu.

Elikagaien Munduko Programako ordezkari Robin Jacksonek adierazi zuenez, «Singapurren berriki ezagutarazi duten ikerketa baten arabera, nutrizio faltak jota antirretrobiralen tratamendua hasten duten pertsonek elikadura ona jarraitzen dutenek baino sei aldiz aukera gehiago dituzte hiltzeko».

Alde horretatik, Elikagaien Munduko Programak salatu zuenez, baliabideak eskaintzen dituzten herrialdeek milaka milioi dolar zuzentzen dituzte hiesaren aurka borrokatzera, baina horiek berek guztiz baztertu dute elikadurari dagokion atala.

Hori dela-eta, «sendagaiak baino zer edo zer gehiago eskaintzen hasteko ordua» dela adierazi zuen Jacksonek. «VIH eta hiesa duten pertsonek beharrezko dituzten oinarrizko elikadura eta nutrizioa barne hartzen dituzten programa eraginkor eta orokorrak eskaintzeko ordua da», gaineratu zuen. Jacksonek oinarritzat hartzen duen artikuluaren arabera, elikaduraren garrantziaren arrazoia da horrek tratamendua jasateko gaitasuna areagotzen duela. Horrez gainera, nutrizio falta jasaten duten gaixoek tratamendu antirretrobiralen ondorio kalte- garriak gainditzeko zailtasun gehiago dituztela baieztatzen du aipatutako idazkiak.

Elikagaien Munduko Programaren arabera, 2008an hiesaren aurkako tratamendua hasiko duten 6,8 milioi pertsonatik, milioi batek-edo beharko du nolabaiteko laguntza elikaduraren arloan.

Egoera are larriagoa dela adierazi zuen Jacksonek, baldin eta kontuan hartzen badugu pertsona horietako bakoitzari egun baterako elikagaiak ematea 57 zentimo baino ez dela kostatzen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
De los prolegómenos a los compromisos
Euskal Herria
Lakua y la AN no silencian el recuerdo en Morlans
Mundua
El Gobierno de unidad nacional palestina podría nacer este mes
Kultura
Rock musikak eta dantza klasikoak bat eginen dute gaur eta bihar Kursaalean
Kirolak
Astillero no estará en la Bandera de La Concha
Euskal Herria
ETA: «El proceso está inmerso en una evidente situación de crisis»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss