GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-18
Epaiaren berri izan arte Urnietako saihesbideko obrak eteteko exijitu dute
Urnietar talde batek idatzi bat aurkeztu du Gipuzkoako Diputazioan Urnietako saihesbidearen obrak eten daitezela eskatzeko. Herritarrek proiektua auzitegietara eraman zuten, eta epaia eman arte Berrasoetako obrei ekitea ez dute bidezkotzat jo. Hondeatze makinak asteazkenean hasi ziren saihesbideko lanekin, eta, hasi bezain pronto, herritar talde batek obrak behin-behinean etetea lortu zuen. Atzo, ordea, Diputazioak berriro ekin zien saihesbideko lanei.

URNIETA

Urnietako saihesbideko obrek Diputazioak proiektua aurkeztu zuenetik jaso dute herritar talde zabal baten aurkakotasuna, eta, lanen hasierarekin batera, berrogeita hamar pertsona inguru bildu ziren asteazkenean Berrasoetan hondeatzeko makinen sarrera oztopatzeko asmoz. Obra behin-behinean geldiaraztea lortu bazuten ere, atzo berriro hasi ziren lanean.

Hartara, herritar taldeak Diputaziora jo zuen atzo goizean bertako ordezkariekin hitz egin eta epaitegiaren erantzuna jaso arte obrak ez hasteko exijitzera. Izan ere, Urnietako zenbait eragilek proiektu alternatiboa aurkeztu zuten administrazioarekiko auzietako epaitegian, eta epaia eman bitartean obrek aurrera egitea ez du bidezkotzat jotzen. Taldearen bozeramaile Mikel Izagirrek azaldu zuenez, Diputazioanobren etetea eskatzen duen idatzia aurkeztu zuten: «Oinarrian, epaitegiak erabakia hartu arte obrak gelditzeko eskatzen dugu. Aldi berean, Arnasa eta eskaera egiten dugun taldeak konprometitzen gara erabaki hori errespetatu, eta, obrek jarraitzen badute, inongo eragozpenik ez jartzera».

«Atzera bueltarik ez duen lana»

Diputazioko ordezkariek idatziari erantzuna une batetik bestera emateko konpromisoa hartu zutela gaineratu zuen Izagirrek, eta erantzuna gaurko espero dutela nabarmendu zuen. Era berean, «atzera bueltarik ez duen lanari» ekitea urnietarren interesen aurkakoa dela iritzi zuen Izagirrek, eta, zentzu horretan, Diputazioko ordezkariekin izandako «bileraren» berri eman zuen: «Ez dira beren posiziotik jaisten. Berek interes orokorraren arabera egiten omen dute lan. Guk herritarren interesak ere defendatu behar direla esaten diegu, eta biak errespetatzen ditugu, baita interes pribatuak ere, baserritarren izaera, alegia, baserria ere bota nahi baitute».

«Dena legea errespetatuz egin dutela esaten dute, eta hala izan da, baina herritarren parte hartzerik gabe. Batzuentzat herritarren parte hartzea ‘amen’ esatea da, besteentzat elementu alternatiboak presentatzea, guk egin dugun moduan. Ez da kasualitatea mila sinaduratik gora bildu izana eta ekimenak antolatu izana», gaineratu zuen Izagirrek, eta gaurko herri batzarrera deitu dutela iragarri zuen.



«Jada beranduegi omen da; eta orain dela bi urte zer?»
A. A.

URNIETA

Urnietako saihesbiderako proiektuari aurkakotasuna adierazten dion herritar taldeak azaldu duenez, instituzioko ordezkariek «beranduegi dela» argudiatzen dute. Adierazpen horien aurrean, Mikel Izagirre Arnasako kideak gogor gaitzetsi du Diputazioak azken bi urteetan izandako jarrera: «Itxuraz, beren proiektuak martxan jartzen dituztenean inoiz ez da atzera buelta egiteko denborarik». Hori horrela, Nuria Lopez de Gereñu Herri Lan eta Garraio sailburuak AHTri buruz esandakoak gogora ekarri ditu: «Gereñuk ere berbera esan zuen, orain ez dela hitz egiteko garaia, hori lehenago zela. Eta galdetzen diezunean garai hori noiz izan den, inork ez dizu erantzuten. Hori da kontua. Orain bi urte plana aurkeztu zutenean han ginen alegazioak aurkezten, sinadurak biltzen, proiektuak aurkezten... Orduan kasu egin izan baziguten, gaur beste egoera batean egongo ginen».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
De los prolegómenos a los compromisos
Euskal Herria
Lakua y la AN no silencian el recuerdo en Morlans
Mundua
El Gobierno de unidad nacional palestina podría nacer este mes
Kultura
Rock musikak eta dantza klasikoak bat eginen dute gaur eta bihar Kursaalean
Kirolak
Astillero no estará en la Bandera de La Concha
Euskal Herria
ETA: «El proceso está inmerso en una evidente situación de crisis»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss