GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-18
Amaia GOIKOETXEA
Etorkizuneko gidariak prestatuz
·Donostiako aste nagusia

Dino Junior eta Dino Baby zirkuituek hezkuntza eta dibertsioa uztartzeko parada bikaina eskaini zuten atzo Donostian. Aste Nagusiaren barruan antolatutako zirkuitu horien bidez, haurrek bide-seinaleak ezagutzeko aukera izan zuten. Eguraldia kaskarra izanzen arren, haurrek parte hartzeko gogo izugarria erakutsi zuten, eta tartekako zirimiriek ez zituzten umeak euren asmoan atzera bota.

Hamaikak eta hamar aldera hasi zen lehen haurra Bulebarrean prestaturiko zirkuituan bueltaka. Hasiera batean bera bakarrik zegoen arren, berehala jarraitu zioten atzetik beste bi lagunek ere. Ordurako guztia ia prest zegoen. Musika falta zen, ordea. Hori ere berehala konpondu zuten, beste inor sartzerako bozgorailuak prest baitzeuden.

Musikak hurbiltzeko deia egin eta handik pixka batera jende dezente bildu zen muntaiaren ingurura: umeak zirkuituan barna ibiltzeko irrikaz eta gurasoak euren atzetik beren gogoa ase nahian. Batetik bestera zebilen jendea ere mantsoago igaro zen atzo Bulebarreko kiosko ondotik, musika nondik zetorren jakin asmoz. Aste Nagusian hiriburuan dabilen atzerritarren bat edo beste ere gerturatu zen musikak erakarrita.

Semaforoak, bide-seinaleak eta zebra-bideak izan zituen lagun Dino Junior eta Dino Baby zirkuituetan ibiltzera animatu zen gazte orok. Eguraldia patal samarra bazen ere, noizbehinkako euri tantek eta haize boladek ez zituzten haurrak kikildu, eta hortxe jarraitu zuten haurrek, irmo, seinaleei kasu egiten. Egon zen nahastu, eta oharkabean «errepidetik» irten zenik ere.

Zirkuitua bitan zegoen banatuta. Bata gaztetxoenentzako zegoen prestatua, eta, bertan, haurrek puzgarriz inguraturiko bideari jarraitu behar zioten biraka. Bestea, ordea, konplexuagoa zen. Bigarren horretan seinaleak ziren bidelagun eta bide bat baino gehiago har zitezkeen, betiere, seinale horiei kasu eginez eta gainerako gidariei ez oztopatuz. Lau arduradun ere bazeuden haurrei laguntzeko. Noizean behin umeei noiz geratu ohartarazi behar izaten zieten, bat baino gehiagorengatik balitz, denbora luzez han jarraituko bailukete jira eta bira.

Hasiera batean jende gutxiago bazegoen ere, denbora pasatu ahala haur gehiago bertaratu zen parte hartzeko irrikaz. Ilera bana osatu zen bi zirkuituetan ibiltzeko, eta askok errepikatu egin nahi zuten. Zenbait heldu ere pozik azaldu ziren hara. Gurasoren batek ere animatu zuen alaba txikia, puzgarri arteko bidean aurrera egiteko zailtasunen batean ikusi zuenean. Bestalde, bazegoen bere alaba gustura ikusi eta «gero etorriko gara berriro?» galdetu zuen gurasorik ere. Etxeko txikiak, noski, baiezkoa eman.

Atzokoan haurrek bide-seinaleen gaineko ezagutza lantzeko aukera izan zuten, beraz, eta bide batez, gainerako haurrekin ederki pasatzeko: heziketa eta dibertsioa uztartzeko bide eman zuten, goizeko hamaiketatik aurrera, Aste Nagusiaren barruan antolatutako Dino Junior eta Dino Baby zirkuituek.

Itxurazko errepide hartan nahiko ongi moldatu ziren parte hartzera ausartu ziren gehienak. Ea aitzinean ere, urte batzuk barru, etorkizuneko gidari horiek seinaleei kasu egin eta puntu bidezko baimenarekin arazorik ez duten. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
De los prolegómenos a los compromisos
Euskal Herria
Lakua y la AN no silencian el recuerdo en Morlans
Mundua
El Gobierno de unidad nacional palestina podría nacer este mes
Kultura
Rock musikak eta dantza klasikoak bat eginen dute gaur eta bihar Kursaalean
Kirolak
Astillero no estará en la Bandera de La Concha
Euskal Herria
ETA: «El proceso está inmerso en una evidente situación de crisis»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss