GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-18
DYA eta Moskotarrak gehiegizko alkohol kontsumoaren aurka

BILBO

2005ean, alkoholak sorturiko 379 ezbehar izan ziren, DYAk emandako datuen arabera. Hastear dagoen Bilboko Aste Nagusian alkohol kontsumoa urtetik urtera handitu egiten da, eta horri aurre egiteko xedearekin, DYAk Moskotarrak deritzon txosnarekin bat egin du prebentzioa bultzatzea helburu duen proiektu berri bat aurrera eramateko.

15-18 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimen horri dagokionez, DYAko bozeramaile Borja Vazquezek argi utzi zuen helburua ez dela alkohola edatea debekatzea, baizik eta gehiegi edateak sortzen dituen arazoak jakinaraztea. Moskotarretako bozeramaile Jose Mari Amantesek, berriz, bere burua babestu zuen; izan ere, txosna bateko kide izanik, alkoholaren kontrako proiektu batean parte hartzea askorentzat kontraesana da. «Konpartsero izatearen gainetik pertsonak gara eta arazo honetan esku hartu behar dugu», adierazi zuen.

Kanpainako metodologiari dagokionez, hainbat ekimen prestatu dituzte ekimenaren bultzatzaileek. Horien artean, aipatzekoa da Moskotarrak txosnan lurrean ipiniko duten alfonbra horia. Erdian, lerro beltz batek ibilbide zuzen bat marraztuko du. Hurrengo edaria eskatu aurretik lerro horretatik zuzen ibiltzen saiatzea da helburua; oker eginez gero, edateari utzi behar zaion seinalea izango da. Gainera, ispilu bat erabiltzea ere pentsatzen ari dira ekimenaren bultzatzaileak, eta mozkortuta egonda, besteek geure buruaz hartzen duten irudiaz jabetzeko aukera emango du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
De los prolegómenos a los compromisos
Euskal Herria
Lakua y la AN no silencian el recuerdo en Morlans
Mundua
El Gobierno de unidad nacional palestina podría nacer este mes
Kultura
Rock musikak eta dantza klasikoak bat eginen dute gaur eta bihar Kursaalean
Kirolak
Astillero no estará en la Bandera de La Concha
Euskal Herria
ETA: «El proceso está inmerso en una evidente situación de crisis»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss