GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-08-18
Minusbaliatuek ere Aste Nagusiko ekintzekin gozatu ahal izango dute

BILBO. ­ Aste Nagusian izaten diren jai ekintzak aurrera eramateko erabiltzen diren hainbat leku egokituko ditu Bilboko Udalak, minusbaliatuek sartzeko modua izateko. Hainbat espazio moldatuko dituzte: haurrei zuzendutakoak (Erripako kaia), gazteei zuzendutakoak (Uribitarteko kaia), musika emanaldiek hartzen dutena (Gizakunde, Uribitarte eta Botika Zaharra), umore-antzerkiak hartzen duena (La Merced ikastetxea) eta kirol ekintzen espazioa (Itxaropeneko frontoia). Halaber, Udalak aparkaleku bereziak jarriko ditu martxan: Ribera kalean; Udaletxean, gasolindegi ondoan; J.A. Clave pasealekuan; Etxebarriako biribilgunean eta Ametzola plazan.



VI. desfilean Bilboko Baleak Mozart eta Arriaga omenduko ditu

BILBO. ­ Bilbao 700-III Millenium Fundazioak Balearen Desfilea deritzon ekimena egingo du hurrengo igandean arratsaldeko zazpietan. VI. ediziora heldu den ekimen horrek Arriagari eta Mozarti egingo die omenaldia; hurrenez hurren, haien 200. eta 250. urteurrena betetzen baita. Aurten, “La Ballena eta Musika” izenburupeko desfile horrek Els Comediants-en “Mozart Andante” ikusgarria hartuko du. Desfilea Bilboko Kale Nagusitik izango da, Plaza Biribilean hasita Bihotz Sakratuan bukatu arte. Publiko guztientzako ikusgarria da, eta musika eta hainbat antzezte-arte tartekatzen ditu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
De los prolegómenos a los compromisos
Euskal Herria
Lakua y la AN no silencian el recuerdo en Morlans
Mundua
El Gobierno de unidad nacional palestina podría nacer este mes
Kultura
Rock musikak eta dantza klasikoak bat eginen dute gaur eta bihar Kursaalean
Kirolak
Astillero no estará en la Bandera de La Concha
Euskal Herria
ETA: «El proceso está inmerso en una evidente situación de crisis»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss