GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-08-18
- Zarautz Hiria Torneoa
Leitzak eta Zearrak ustekabea eman nahi dute

Unai ARTETXE

DONOSTIA

Iñigo Leitzak eta Oier Zearrak ustekabea eman nahi dute gaur ­22.00etan­ Aritzbatalden jokatuko duten Zarautz Hiria Torneoko bigarren finalerdian. Ez da erraza izango, aurrean Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruiz izango baitituzte, eta horiek oso bikote indartsua osatzen dute.

Leitzak eta Zearrak joan den igandean lortu zuten finalerdietan egoteko txartela, orduan Titin III.a eta Lasa III.a faboritoak zirenak 22-21 garaituta. Partida ona jokatu zuen orduan Asegarceko bikoteak. Leitza oso ondo moldatu zen aurreko koadroetan, eta Titin III.a baino gehiago izan zen une batzuetan. Erasoan ausart jokatu zuen lemoaztarrak, eta hogeita banakoarekin bere gantxo batek erabaki zuen garailea. Zearra ere sendo aritu zen, eta ohi bezala, galdakoztarrak oso pilota gutxi galdu zituen.

Ikusi beharko da, baina, gaur nola moldatzen diren Bengoetxea VI.ak eta Patxi Ruizek osatzen duten horrelako bikote baten aurka.

Leitzako aurrelaria oso pilotari arriskutsua da. Erraz amaitzen ditu tantoak, eta defentsan oso azkarra da. Patxi Ruiz, berriz, oso memento onean dago. Eskuetatik arin irteten zaio pilota, eta aise menderatzen du beste atzelaria. Partida interesgarria, beraz, finalerako txartela jokoan baita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
De los prolegómenos a los compromisos
Euskal Herria
Lakua y la AN no silencian el recuerdo en Morlans
Mundua
El Gobierno de unidad nacional palestina podría nacer este mes
Kultura
Rock musikak eta dantza klasikoak bat eginen dute gaur eta bihar Kursaalean
Kirolak
Astillero no estará en la Bandera de La Concha
Euskal Herria
ETA: «El proceso está inmerso en una evidente situación de crisis»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss