GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-08-23
- Harri-jasotzea
Sei kirolari neurtuko dira Euskal Herriko Harri Txikien finalean
·Joseba Ostolatza da faborito nagusia, eta harekin batera, Aimar Irigoien

DONOSTIA

Larunbatean Lakuntzan jokatuko dute Harri Txikien Euskal Herriko Txapelketa, 19.00etan. Bertan, Irigoien, Ostolatza, Agirre, Urpe, Larretxea eta Igoa neurtuko dira. Kirolari bakoitzak 100 kiloko bola, 112ko kubikoa eta 125eko zilindroa eta errektangularra erabili beharko ditu. Bakoitzarekin hiru minutuko txandak izango dituzte lanerako.

Txapela lortzeko faborito nagusia Ostolatza da adituen ustez, eta harekin batera, Irigoien. Hala ere, Ostolatzak ez du bere burua horren faborito ikusten. «Aimar Irigoienekin kontuz ibili beharko da. Azkeneko erreferentzia Alegiako Torneoa da eta han aurrea hartu zidan. Akaso nik ez nuen egunik onena izan, baina berak sekulako lana egin zuen, eta larunbatean berdin aritzen bada, oso zaila izango da bera gainditzea», esan zen zestoarrak.

Ostolatzak garbi ikusten du txapela bere eta errezildarraren artean egongo dela. «Ezeren okerrik ez dela, uste dut txapelak bion artean egon behar duela», aitortu zuen.

Larunbateko finalak, ordea, bi hutsune nabarmen izango ditu, ez baitira bertan izango ez Izeta III.a, ez eta Izeta II.a ere. «Izeta II.a sasoi betean dago, eta garbi dago bera etorri izan balitz, maila asko igoko zela. Anaiaren falta ere nabarituko da. Harri hauekin oso ongi moldatzen da, eta lehen postuetan ibiliko zen. Hala ere, alde onari ere begiratu behar zaio, eta lehen txapelketa hauetan izaten ez diren izen berri batzuk agertu dira, eta hori ontzat jo behar da», esan zuen.

Aurtengo lehiaketan aldaketa bat ere izango da. Orain arte, 150 kiloko harria beti izaten zen. Nahi zuenak zilindroa edo, bestela, errektangularra erabili ahal zuen. Batak 150ekoa izan behar zuen, eta besteak, 125ekoa, baina aurten harri biek 125 kilokoak izan behar dute. Horren arrazoiak Ostolatzak berak azaldu zituen: «Herrialdeetako txapelketetan jende dezente ateratzen zen, baina Euskal Herrikoan horietako askok huts ematen zuten. Hori ekiditeko, 150 kiloko harria kentzea erabaki zen». Berari, berriz, horrek ez omen dio eraginik egiten. «Egia esan, niri berdintsu zait; kiloak kentzea ez da inoiz txarra izaten», adierazi zuen.

Zestoarrak orain Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa dauka buruan, baina hori amaitutakoan, harri handiena izango du. «Udazken aldera izango da Harri Handien Txapelketa, eta badut hura prestatzeko denbora. Egia esan behar bada, nire aurtengo bi erronkak bi lehiaketa hauek dira. Han ere Aimar izan dezaket kontrario nagusia», esan zuen.

Aurten inoiz baino torneo gehiago dituzte harri-jasotzaileek, eta horrek nekea ekartzen diela ere esan zuen Ostolatzak. «Udan erakustaldiak eta torneoak, denak batera izaten ditugu, eta azkenerako denetara iritsi ezinik ibiltzen gara, baina larunbateko finalerako ongi iritsiko naizelakoan nago», esanda agurtu zen Zestoako harri-jasotzailea.

Larunbatean Lakuntzan jokatuko duten finalerako hiru herrialdek bakarrik izango dute ordezkaritza. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa bertan izango dira, baina gainerako herrialdeetatik ez doa inor. Lapurdin badago harri horientzat egokia den bakarren bat baina ez doa, eta Araban ere batzuk izan arren, handik ere ez doa inor.



Berrobik ere izango du torneoa
J.L.

DONOSTIA

Aurtengo udan ugaritu egin dira harri-jasotzaileen torneoak, eta igandean bertan, Berrobin lehenengo aldiz jokatuko dute.

Bertako harri baldarrarekin egungo bost harri-jasotzailerik onenetakoak neurtuko dira.

Izeta II.a, Izeta III.a, Ostolatza, Irigoien eta Goenatxo arituko dira nor baino nor 127 kilo pisatzen dituen harri baldar horrekin. Kirolari bakoitzak hiru minutuko bi txanda izango ditu lanerako.

Harria zaila omen da jasotzeko, eskuetarako lekurik ez baitu uzten horrelako harri gehienen moduan. Dorkaren tankerakoa omen da, eta kirolariek gogotik egin beharko dute lan.

Hala ere, asteburu honetan jokatzen den torneo bakarra ez da izango hori. Larunbatean, Euskal Herriko Harri Txikien finala jokatzen den egun berean, eta ia ordu berean, Elgoibarko Torneoa jokatuko baita. Izeta II.a, Izeta IV.a, Urrutia, Astorkia eta Eizmendi neurtuko dira txapela lortzeko asmotan. Bakoitzak 100 kiloko zilindro zaharra, 100eko kubikoa eta 100eko bola erabili beharko ditu. Bakoitzarekin lanean aritzeko hiru minutuko txandak izango dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Los pasaitarras serán enterrados en Lugo
Euskal Herria
Juicio hoy al edil del PP de Laudio por el incendio en las txosnas
Euskal Herria
Vera ya tiene el tercer grado y quedará libre bajo control telefónico
Ekonomia
Aumentan los vaticinios de que los tipos subirán hasta el 3,5%
Mundua
Se estrella un avión ruso con 169 personas a bordo tras ser alcanzado por un rayo
Kirolak
Se frustró el sueño cuando comenzaba a tocarse con los dedos
Mundua
Irán se declara abierto al diálogo pero sin aceptar condiciones previas
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss