GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-09-10
Martin Mantxo - Zor Ekologiko Batzordea-Ekologistak Martxan Bizkaia taldeko kidea
CO2 isurketen murrizketaren itxurakeria eta negozioa

Ez nuen Wangari Maa-thai-ren hitzaldia entzuteko aukerarik izan. Ezagutzen dudanez, emakume dotorea dugu eta bere lana basamortua eta txirotasuna gainditzeko goraipagarriak benetan ­edo berea bakarrik baino, Green Belt (Gerriko Berdea) erakundearena­. Aldez aurretik, errespetua. Baina gaurko egunkarietan argazkian bera Ibarretxe trajedunarekin batera ikusterakoan narda eragin dit. Horrelako kasuetan erreakzio naturala horren atzean zer-nolako interesak dauden jakitea da. Noski, edonorentzat (politikaz ari naiz) interesgarria da Nobel saridun batekin argazkian ateratzea. Bisita eta Ibarretxerekin elkartzea Eusko Jaurlaritzak 37.000 zuhaitz landatzeko konpromisoarekin loturik zegoen. Hura «gure» CO2 isurketak konpentsatzeko asmoarekin egin zuen Jaurlaritzak.

Orain arte dena oso ondo: zuhaitz gehiago landatu, emakumeen garapenerako hezkuntzan inbertsioa, etab. Bikain. Baina horren atzean zer dagoen geure buruari galdetzen jarraitzen dugu. CO2 isurketak konpentsatzeko ahaleginak Kyotoko Hitzarmenarekin zerikusirik badauka. Nahiz eta Eusko Jaurlaritzak diru laguntza iaz, aurten eta datorren urterako isurketatarako inbertitu duela esan, Hitzarmena 1998an sinatu zen. Eta harrezkero? Azken urteetan Kyoton planteatutako murrizketak hitzak besterik ez zirela konfirmatu da. Urteak pasa ondoren murrizketarik ez, inplementatzeko politikarik ez, baina orain zuhaitzak landatuko ditugu Kenyan.

Ezaguna da hartutako konpromisoa (nahiz eta AEBek eta Australiak ukatu) behar zen bezainbestekoa ez zela. Ezaguna da Iparraldeko nazioek erabilitako kopuruak faltsuak zirela ere bai (Europar Batasuneko nazioek isurketen %22 ekoizten dute!). Wangari Maathaik ba al daki zein den Eusko Jaurlaritzaren energia eredua? Ba al daki gure energia guztia fosil erregaietan oinarrituta dagoela? Hau da: CO2 isurketan. Eta horrez gain gure garraio erabilera eta autoekiko obsesioa. Edo ba al daki zein den Eusko Jaurlaritzaren proi-ektu kutuna? AHT, izugarrizko energia kontsumoa egiten duena, hegazkin batek baino handiagoa. Existitzen diren kasuetan, adibidez, Madril-Bartzelona le- rroan, energia nuklearra erabiltzea planteatu da energia ziurtatzeko. Barregarria, baina azken boladan CO2 isurketak murrizteko kontu honekin nuklearra birplanteatu dute zenbait lekutan. Erresuma Batuan hura erabiltzera itzuliko dira.

Kyotoko Hitzarmenetik eta karbono murrizketa (carbon offset) planteatu zenetik, konpainiek (erregaiak erretzean interesa daukatenak: elektrikoak, gasolinakoak, auto-egileak, etab.) erregai gutxiago erabili beharrean beste aukera batzuk aztertu dituzte. Denak (energia berriztagarriak, biodiesela, etab.) beren alde eta erregaien kontsumoaren jarraipena helburu erabili dituzte negozioa eten gabe. Kyotoko Hitzarmena sinatu bezain laster karbono murrizketak eskaintzen zituzten konpainiak ere sortu ziren basoak landatzen. Tira, basoak baino espezie baten sailak (eukaliptoa). Eta landatu baino inposatu esango genuke: Costa Rican, Guatemalan, Brasilen, Indian, Ugandan... Zenbait lekutan (Quilombola lurraldean, Moul Egon natur parkean...) landaketa proiektu hauek petrolio konpainienek bezain efektu kaltegarriak dauzkate: biodibertsitatearen eta jatorrizko inguruneen bukaera, bertako biztanleak kanporatzea, lur lapu- rreta... eta horien ondorioak: nekazaritzarako lur falta, pobrezia, errepresioa baita paramilitarren akzioa.

Bai, agian Kenyan desberdina da: dirudienez (haien web orrian diotenez) haiek proiektuaren gain daude eta landatzen dituzten basoak anitz dira, eta biztanleentzat ona izan daiteke. Baina ez da kasua beste ereduetan. Eta horren guztiaren atzean zer dagoen ikertzen jarraitzen badugu, ikus dezakegu irudia garbitzeko jarduera bat besterik ez dela. Wangari Maathairen web orria begiratzen badugu (Greenbelt), ikusiko dugu bera mundu osoan aritzen dela, baita Kanadan, Erresuma Batuan, Japonian... CO2 isurketa handieneko nazioetan! Bai, dirudienez, bera gonbidatzea beste lekuetan pinudiak edo eukaliptodiak landatzea irudia garbitzeko erabiltzen da.

Erregaiak maila honetan edo handiagoan erretzen diren bitartean, ezin dugu inongo irtenbiderik aurkitu. Zuhaitzek CO2a hartzen dutela mito bat da (itsasoek gehiago hartzen dute eta lurra ere bai), hori gertatzen da, baina ez erretzen duguna asimilatzeko adina. Eta hemen erretzeak eta Hirugarren Munduko herri batean zuhaitzak (pinuak eta eukaliptoak) landatzeak ez du laguntzen.

Kyotoko Hitzarmenaren pean konpainiek Garapen Garbiko Mekanismoa (GGM) praktikan jarri behar zuten. Konpainiaren GGMren arabera, CO2 kredituak irabazten dira. Eta kreditu horiek sal ditzakete. Garatze bidean diren nazioetan GGM proiektuak eta konpainiak garatu dira, eta Mundu Bankuak Karbono Prototipo Fondoa (KPF) sortu zuen helburu horrekin. Orain konpainiek eta garatutako nazioek GGM, haiek hartutako ardura egiaztatzeko frogak aurkeztu behar dituzte, eta onena da kenyar bati diru pixka bat ematea edo horretarako bereziki dauden konpainiei ordaintzea eta kito. Bai, konpainia bereziak daude, askotan Munduko Bankuaren babesarekin: Climate Friendly (Australia), Drive Neutral (AEB), FACEA eta GreenSeat (Holanda), Plantar SA (Brasil)Š Hauek zure CO2 isurketak parekatzea eskaintzen dute: kobratu eta pinuak landatuko dituzte nonbait. Konpainia hauek guztiek, gure politikariek bezala, diskurtso ekologista bereganatu dute eta negozio eta irudi bihurtu. Eta leku askotan pinudi eta eukaliptodiak CO2 isurketak murrizteko helburuarekin aurkezten badira ere, papera egiteko saltzen dira. Etekin bikoitza!

Ekintzaile askok diotenez, eta Greenbelten benetako mezuari justizia egiteko, klima aldaketa gainditzeko irtenbide bakarra gizartea aldatzea da. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Herriarenak, herriarentzat
Euskal Herria
De Juana cumple hoy 35 días en huelga de hambre
Mundua
La OTAN pide a sus miembros que envíen a Afganistán todas las tropas prometidas
Kultura
La película china «Sanxia Haoren» gana el León de Oro contra todo pronóstico
Kirolak
Idéntico resultado, pésima apariencia
Euskal Herria
Reclaman en Altsasu el impulso del proceso y la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss