GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-09-10
Kirmen Uribe - Idazlea
Hartzak

Hizkuntza biek kidetasunak omen dituzte. Hori diote Eslovenian. Euskara eta esloveniarrak antza dutela. Eta ez bakarrik txikiak izateagatik. Nonbait soinuan ere badutela itxura. Hitz egiteko moduan. Esaten dute han, gure hizkuntza bi-biak zirela animaliei hitz egiteko aproposak. Gertukoak zituztela animaliek hizkuntzok, garai bateko euskaldunek eta esloveniarrek belarrira egiten zietela hitz animaliei, eta hauek ulertu egiten zituztela gure hitzak.

Gaur egun elkarrekin ditugun gauzen artean hartzak daude. Horixe bururatu zait niri behinik behin. Ezen Esloveniatik ekarri baitituzte hartzak Pirinioetara, bertoko azken hartza hil zutenetik. Esloveniarrak dira gure mendietan aske dabiltzan hartz bakarrak. Hala eta guztiz ere, hartz etorri berrietako bat hilda agertu da duela ez asko. Denbora gutxi egin du gurean bizirik. Hilda agertu zen moduagatik, badirudi istripua izan dela heriotzaren kausa. Ez orain arte bezala, gizakiok odol hotzean hil baititugu orain artekoak. Elkarrekin bizitzea ezinezkoa bide zen.

Esloveniarrek galdetu didate zer gertatzen den Pirinioetan hartzekin. Erdi ezkutuan eramaten dituztela hemendik hango agintariek eta ezkutuan jartzen dituztela libre, behin Pirinioetara iritsi eta gero. Zergatik dagoen horrenbeste misterio hartzekin. Izan ere, broma egiten dute esloveniarrek hartzen inguruan. Hoteletik atera eta gauez paseoan bazoaz, kontuz ibiltzeko esango dizute, arreta handia jartzeko bidean, ea hartzen batek harrapatuko zaituen. Hartzen kontua olgeta benetan hartzen dute, broma egiten dute horrenbeste hartz dituztelako hor zehar.

Nik erdi lotsatuta kontatu diet zer gertatzen den Pirinioetan. Ez dugula hartzik nahi bertan, guztiak akabatu ditugula urteetan zehar. Pirinioetan bizi diren baserritar urrientzat traba baino ez direla hartzak eta horregatik eraman dituztela hara ale berriak, erdi ezkutuan betiere. Baina bromak bukatu egiten dira gero. Horrenbeste hartz zergatik dauden azaltzen dutenean. Basoak hutsik daudelako daude horrenbeste hartz Eslovenian. Pirinioetan baserritarrak daude edo artzainak, baina han ez. Gerra zela eta hustu egin ziren mendiak eta hartzak ugaritu.

Hizkuntzen kontua etorri zait burura berriz ere. Euskara eta esloveniarrarena. Animaliei hitz egiteko aproposak zirela dioen teoria horretaz. Nonbait guri animaliekin hitz egiten ahaztu egin zitzaigun garai berean, ahaztu zitzaien haiei gizakien artean hitz egiten. -


Kirmen Uribe - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Herriarenak, herriarentzat
Euskal Herria
De Juana cumple hoy 35 días en huelga de hambre
Mundua
La OTAN pide a sus miembros que envíen a Afganistán todas las tropas prometidas
Kultura
La película china «Sanxia Haoren» gana el León de Oro contra todo pronóstico
Kirolak
Idéntico resultado, pésima apariencia
Euskal Herria
Reclaman en Altsasu el impulso del proceso y la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss