GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-10
Keixetak margolan berri, fresko eta koloretsuak jarri ditu ikusgai Ordizian
Paper zuriaren gainean zerbait planteatu eta lanari ekiten dio. Marra edo kolore orban batek agintzen dio nora jo. Artistaren eta obraren arteko komunikazioa sortzen da orduan; errandakoa bete baino ez du egiten eskuak, eta, une batez, buruak ez daki zertan ari den ere. Baina emaitza zuzena da beti, eta ez kasualitatez lortua. Komunikazio kontua da. Horrela deskribatu du Txiki Agirre Garatek bere margotzeko era. Oso azkar bukatzen ditu koadroak, eta freskura nabaritu egiten da.

ORDIZIA

Txiki Agirre Garate Keixeta pintoreak (Arroa, 1963) zeramika landu zuen lehendabizi. Aspaldi baztertu zuen jarduera hori, baina eragina nabarmena da oraindik. Horren adibide dira Ordiziako Barrena kultur etxean (Nikolas Lekuona plazan) irailaren 22a arte eta 18.00etatik 20.00etara ikusgai dauden obra berriak, udaberritik hona paperean egindako hogei bat lan.

«Zeramikan, egun asko pasatzen zen obra bati ekiten nionetik bukatzen nuen arte. Pinturak freskotasuna ematen dit, goizean hasi eta arratsalderako bukatua izaten baitut koadroa. Gehiegi pentsatuz gero, hasierako proiektuak galdu egiten direla iruditzen zait», adierazi du Zestoakoak.

Elementu naturalen garrantzia da Keixetaren lanen bertze ezaugarri bat: «Natura da kolorea eta erritmoa markatzen dituena, berak inguratzen bainau. Mendian lan egiten dut, eta bertako elementuak dira inspiratzen nautenak». Abstrakzioaren bidez, koadro berean paisaia kontrajarriak ere iradokitzen ditu. Irudiak aurkitzen ahaleginduko dira ikusleak, eta lortu eginen dute gehienek. Batzuek elementu zehatzak ikusiko dituzte, eta beste batzuek, sentsazioak eta sentimenduak jaso. Obra irekiak dira, irudimenari bide ematen diotenak, bakoitzak bere modura interpretatzeko modukoak, Keixetak abstrakzioak ematen duen askatasuna maite baitu. Gauzak diren bezala margotzeak badu zailtasunik, baina ez zaio gozatzeko modukoa iruditzen.

Tinta industrialak erabiliz eta paper mota ezberdinekin nahasiz teknika berezia lortzen du. «Maite dut hotzak eta deshumanizatuak diruditen materialei bizia ematea, eta ikertzen aritzen naiz etengabe, lengoaia berezia sortzeko».

Garaiaren arabera kolore ezberdinak erabiltzen ditu, eta azken lanetan beltzaz baliatu da asko. «Horrek ez du adierazten koadroak beltzak direnik. Beste koloreak nabarmentzeko erabili dut, kontrastea lortzeko. Horregatik, aurrekoek baino lan koloretsuagoak dirudite», azaldu du artista zestoarrak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Herriarenak, herriarentzat
Euskal Herria
De Juana cumple hoy 35 días en huelga de hambre
Mundua
La OTAN pide a sus miembros que envíen a Afganistán todas las tropas prometidas
Kultura
La película china «Sanxia Haoren» gana el León de Oro contra todo pronóstico
Kirolak
Idéntico resultado, pésima apariencia
Euskal Herria
Reclaman en Altsasu el impulso del proceso y la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss