GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-09-10
Laugarren postuko lehia, ehuneko batzuen artekoa

DONOSTIA

Normala den bezala, Kontxako Banderako irabazleak eramango du protagonismo handiena. Hala ere, ez da ahaztu behar beste zazpi traineruek ere lan handia egin behar dutela zaleek lehia polita ikus dezaten.

Garaipena lortzeko borrokaz gain, Kontxako badian egongo da gaur zer ikusi. Izan ere, laugarren postua eskuratzeko lehia polita izan dezakete Oriok eta Zarautzek. Lehen jardunaldianhamar ehuneneko aldeari esker, bigarrenean ohorezko txandan aritzeko aukera eman zien oriotarrei. Alde hori, baina, ez da nahikoa sailkapen nagusiko laugarren postuari eusteko. Horiek hala, batek eta besteak gaur egiten duten lana ikusi beharko da.

Orio ohorezkoan arituko da beste hiru ontzi onenekin batera, eta horiei eutsiz gero, aukera asko ditu laugarren postu hori mantentzeko. Zarautz, ostera, lehen txanda irabazteko asmoz uretaratuko da, eta, oro har, beste txandako irabazleak sailkapen nagusian gora egin ohi du. Biek denboraldi ona egin dute eta Kontxan lehen ontzi euskalduna izateak urtea biribiltzeko balioko du.

Zumaiaren eta Cabo da Cruzen artean ere lehia ikusgarria egon daiteke. Horien artean ehuneneko gutxi batzuetako aldea izan zen lehen jardunaldian, eta gaur aurretik zeinek amaituko duen dago jokoan.

Telmo Deun ontzia oso ondo moldatu da Traineruen Kluben Elkarteko (TKE) San Miguel Ligan, eta horrez gain, Kontxan sartzea lortuta urteari ezer gehiago eskatzerik ez zegoela pentsatu zuten askok. Orain, ordea, txanda irabazi eta Caboren aurretik geratu nahi dute.

Donostia Arraun Lagunak horiengandik urrun egongo da seguru asko. Dena dela, Lugañene ontzia ezin da besteekin lehiatu, eta nahikoa egin du orain arteko maila erakutsita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Herriarenak, herriarentzat
Euskal Herria
De Juana cumple hoy 35 días en huelga de hambre
Mundua
La OTAN pide a sus miembros que envíen a Afganistán todas las tropas prometidas
Kultura
La película china «Sanxia Haoren» gana el León de Oro contra todo pronóstico
Kirolak
Idéntico resultado, pésima apariencia
Euskal Herria
Reclaman en Altsasu el impulso del proceso y la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss