GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ARRAUNA 2006-09-10
- Kae
Santanderrek maila mantendu du eta hurrengo urtean lehen multzoan izango da

U.A.

DONOSTIA

Lehen jardunaldian egin bezala, bigarrenean ere Santanderrek garaipena eskuratu zuen Kantauriko Arraun Elkarteko (KAE) kanporaketan, eta, hala, hurrengo denboraldian lehen multzoan jarraituko du.

Sestaon jokatu zuten KAEko lau ontzien arteko kanporaketa, eta Lekeition gertatu bezala, Santander aise gailendu zen. Lehen luzea oso parekatua izan zen, baina hortik aurrera kantabriarrek aurrea hartu eta atzean utzi zituzten Hondarribia, Ur Kirolak eta Urola Kosta. Azkenik, bederatzi segundo galdu zituzten hondarribiarrek, beraz, hurrengo urtean KAEko bigarren multzoan parte hartuko dute. Ur Kirolak eta Urola Kosta ere bertan izango dira, eta aurten maila horretan arraunean egin dute. Donostiarren kasua, baina, ezberdina da, Gipuzkoako hiriburuak goi mailako trainerua izango duelako hurrengo urtean, eta ontzirik izango ote duen ez baitute zehaztu.

2. jardunaldiko sailkapena

1. Santander 21:35.32

2. Hondarribia 9.37ra

3. Ur Kirolak 31.50era

> 4. Urola Kosta 40.83ra

Kanporaketako sailkapen nagusia

1. Santander 8 puntu

2. Hondarribia 6

3. Ur Kirolak 4

> 4. Urola Kosta 2

Kaikuren hamargarrena

Bestalde, Kaikuk denboraldiko hamargarren ikurrina irabazi zuen atzo, zaleen aurrean. Gonzalo Sotoren mutilek denboraldi biribila egin dute, eta amaiera ezin hobea eman diote, gainera.

Sestaoko XIII. Ikurrina

1. Kaiku 21:30.92ra

2. Colindres 34.92ra

3. Lutxana 44.38ra

> 4. Deustua 55.77ra

5. Raspas 55.97ra

> 6. Donibane Ur Joko 56.72ra

7. Portugalete 1:01.17ra

> 8. Algorta 1:09.27ra


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Herriarenak, herriarentzat
Euskal Herria
De Juana cumple hoy 35 días en huelga de hambre
Mundua
La OTAN pide a sus miembros que envíen a Afganistán todas las tropas prometidas
Kultura
La película china «Sanxia Haoren» gana el León de Oro contra todo pronóstico
Kirolak
Idéntico resultado, pésima apariencia
Euskal Herria
Reclaman en Altsasu el impulso del proceso y la autodeterminación
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss