GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-09-15
Xabier Izaga
Ez

Hitz horixe izaten da haurtxo askok ahoskatzen duten lehena. Eta haien jarrera ere zentzu berekoa izaten da. Psikologoek erreaktantzia esaten diote. Eta instituzioetakoek jarrera bera leporatzen diete AHT proiektuaren aurkakoei.

Egunotan proiektu horren inguruko polemika, edo nahi den moduan deitu, piztu da berriro, inoiz itzali bada, Ipar Euskal Herrian egin nahi dituzten bilera publiko alternatiboak direla-eta. Bestetik, Trenbide Sozialerako Sareak informazio kanpaina bati ekin berri dio. Esatekotan nengoen «asko hitz egin da AHTren kontu horretaz...» erretorikarako nire joerak traizio eginda, baina garaiz konturatu naiz kontrakoa, hain justu, idatzi behar nuela. Oso gutxi hitz egin baita horren gainean, batez ere azalpen gehien eman behar dituztenek. Eta horiek hitz egin dutenean ez dute azalpenik emateko hitz egin, ez horixe, baizik eta salatzeko beren proiektuarekin bat ez datozenek edozein proiekturi ezezko biribila esateko ohitura dutela, ukoaren kulturaren jabe direla...

Gauza bera esaten dute Gasteizko Udaleko arduradunek Alde Zaharrean egiten ari diren aldapa mekanikoen aurkakoen gainean: aurrerabidearen kontra daudela, aurka egiten baino ez dakitela... Baina ez diete entzun ere egin zer nahi duten. Entzun diegunok besterik ulertu dugu: Udalak uko egin diola elkarrizketari eta egin beharrekoa auzoko bizilagunekin adostu beharko litzatekeela. Gogoan dut Alde Zaharreko bizilagunek aspaldi eskatu zutela anbulatoriora iristeko bide erosoagoa, auzoko zaharrek aldapa ikaragarria igo behar baitute, Udalak jaramonik egin gabe. Eta bere kabuz aldapa mekanikoak egitea erabaki duenean, horiek ez doaz anbulatoriora. Garrantzitsuagoa da museotik museora joatea malda txiki batean.

Bi adibideokin ez dut esan nahi benetako erreaktantzia instituzioen jarrera denik, ezta hurrik eman ere. Erreaktantzia, gutxi gorabehera, aukerarik ematen ez zaion per- tsonaren erreakzioa da, eta instituzioen arduradunek eskuarki uste dute nahi dutena egiteko hautatu dituztela.

Denok dakigunez, AHT gaztelaniaz TAV da. Euskaraz baino lehenago ikasi genuen, eta gainera askoz errazagoa da ahoskatzen; maiz hizketan «taba» gora eta «taba» behera jarduten dut nik lagun artean. Nahi duenak ere, batez ere ozenki irakurtzeko ohitura duenak, «aht» ahoskatu beharrean, «tab» esan dezake. Edo, hobeto, «ez». Haurrek bezala. -


Xabier Izaga - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kirolak
Se resiste un triunfo que estuvo cerca
Ekonomia
Fallece un transportista navarro y una explosión en la ACB hiere a cuatro obreros
Mundua
Israel paraliza la liberación de secuestrados y detiene otra vez a más cuadros de Hamas
Kultura
Amurizaren hitzez osatutako kanta berriekin dator Anje Duhalde «Sorminetan» lanean
Euskal Herria
Batasuna recalca que la clave para el desbloqueo es la mesa política
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss