GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-10-16
Euskal herritarrak, prozesuaren akuilu

Urriaren 12ko oroitzapen gaiztoko ospakizunaren bueltan euskal gizartearen nahiak, asmoak, beharrak, zalantzak eta gogoak islatzen ahalegindu da gure egunkaria. Azterketa soziologikoaren hirugarren eta azken atala argitara ematen dugun egun honetan hainbat ondorio emateko aukera ezin da alferrik galdu. Azken hilabeteotan zabaldu diren inkestek azken urteotakoek baino balio handiagoa al dute? Inkestek duten balio nagusia une bakoitzeko jendearen pentsamoldea hala edo hola islatzekoa izanen da. Ez gehiago ez gutxiago. Zer esanik ez, inkesta agintzen duenak galdeketaren aukera egiterakoan norabide batean edo bestean zuzen dezake bere gizarte azterketa. Gauzak horrela, hainbat pentsamolde isilarazi daitezke, edo bere benetako tamaina gutxitu daiteke, bederen, beren iritzia ematen duten lagunei aukera zabalak eta anitzak eskaini ordez eskaintza murritza egiterakoan. Horrek emaitzak desitxura ditzake.

Azken urteotan, herritar ororen diruarekin eginiko inkesta asko iritzi publikoa islatzeko baino iritzi publikoaren asmoak estaltzeko erabili direla esateko hamaika arrazoi dira. Egoera politiko berriarekin joera zaharrak albo batera utziz herritarren benetako gogoak azaleratzeko beharra zabaltzen ari da euskal erakundeetan? Udaberritik hona buruturiko lan soziologikoek horrela pentsatzera eraman gaitzakete. Emaitzak errepasatuz gero, herritarrek kosta ahala kosta zabaltzen ari den aro politikoari zabaltasun handiz begiratzen diotela ohartuko gara. Gehiengo zabal bat «guztiek, guztiekin, guztietaz» hitz egitearen alde agertzen zaigu inkesta horietan; are gehiago, eta zirrikituz zirrikitu, beren iritzia emateko aukera izan dituztenen artean, euskal herritarrok gure etorkizuna antolatzeko dugun eskubidea errespetatzearen aldeko jarrera nabarmen nagusitzen da.

Inkesta batzuen eta besteen emaitzak erkatu ondoren hauxe litzateke azterketa horietan parte hartu dutenek pasatzen duten mezua: etengabe oztopoak bilatu ordez, konponbideak bilatzeko aroan gaudela eta erronka horri inor baztertu gabe eta denbora alferrik galdu gabe eutsi behar zaiola. Edonola ere, gizartearen ahotsa zabaltzeko inkestak ez dira nahiko. Bozgorailu eraginkorragoa behar du izan. Prozesu politikoan akuilu gisa eragin dezake euskal gizarteak; horretarako, tresna demokratikoak behar ditu bere iritzia emateaz gain bere erabakiak errespetarazteko. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Interpretaciones dispares para explicar los ataques de buitres al ganado
Euskal Herria
«Reivindicamos autodeterminación y amnistía total para Euskal Herria»
Euskal Herria
Libres los jóvenes detenidos el fin de semana en Gasteiz
Mundua
Los sondeos prevén una segunda vuelta en Ecuador entre Correa y Noboa
Mundua
Apelan al juego limpio en la campaña catalana
Kirolak
El Athletic coge el tren de la victoria y casi descarrila
Euskal Herria
Mucho calor y masiva afluencia de euskaltzales a Nafarroa Oinez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss