GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-10-16
India, aberatsak ekoizteko makina
India aberatsak sortzeko munduko bigarren herrialdea da. AEBen eta Txinaren aurretik jarri da dagoeneko. Indiako ekonomiaren hazkunde ikaragarriaz hitz egiten da maiz, baina gutxi batzuk ateratzen diote probetxua. Burtsaren hazkunde itzelari esker, lehengo dirudunak aberatsak dira orain, eta horien inguruan bizimodu berezi bat sortu da. Hala ere, Indiako lau biztanletik hiru miseria gorrian bizi dira.

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) edota Txinak baino aberats gehiago sortzen ditu Indiak urtero. Populazioaren gehiengo zabala miseria gorrian bizi den arren, iaz 13.000 lagunek lortu zuten aberatsen klubean sartzea. Guztira, 83.000 lagunek dute jada Indian milioi askoko ondasuna, munduko aberastasuna aztertzen duen Merrill Lynch eta Capgemini txostenak dioenez.

Indiak 1.200 biztanle dituela aintzat hartuta, ez da proportzio itzela, baina talde pribilegiatu horretako kideen urteko hazkunde tasa %20koa da. Kopuru hori soilik Hego Koreak gainditzen du.

Aberats talde txiki horrek 290.000 milioi dolarreko ondasuna du; bitartean, 90 milioi nekazarik hamaika dolarreko hileko soldatarekin iraun behar izaten dute bizirik.

Aberats berriok azkenaldian Burtsak izandako ezohiko susperraldiari esker sortu dira. Lehendik ere elitekoak ziren indiar asko euren inbertsioetan asmatu eta aberats bihurtu dira. Adituek ohartarazi dute dirutza erraz irabazi dutenek erraz ere gal dezaketela, aberatsen ondasunen herena Burtsaren gorabeheren menpe baitago, NDTV katearen arabera.

Nolanahi ere, aberats berriek azken boladako zoriona aprobetxatu nahi dute eta, horren ondorioz, euren gutiziak asetzeko zerbitzu eta aisialdi industria berria sortu da. Haiek bakarrik goza ditzaketen marka garestietako jantzi dendak, luxuzko autoen kontzesionarioak edota sukaldaritzako gutiziak Estatu frantseseko xanpainarekin laguntzen dituzten jatetxeak nabarmen areagotu dira hiri handietan.

Bi mundu, amildegi bat

Industriagune horien hazkunde tasa %12koa da, baina NDTVren arabera, nekazaritza arloak, hots, indiar gehienen bizitza bermatzen duen guneak, %2ko hazkundea du. Kopuru horiek, diru-sarreretan ez ezik, hezkuntzan ere eragina dute. Hala, bi munduen arteko amildegia gero eta sakonagoa da botere banaketa ere desorekatua delako.

Hausnartzeko parada ematen du, beraz, Indiako ekonomiaren hazkunde ikaragarriaz hitz egiten denean, oinarrian dagoenak. Ekonomiaren hazkundea da, edota indiar gehienak kanpoan utzi dituen boteretsuen hazkundea? -

NEW DELHI


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Interpretaciones dispares para explicar los ataques de buitres al ganado
Euskal Herria
«Reivindicamos autodeterminación y amnistía total para Euskal Herria»
Euskal Herria
Libres los jóvenes detenidos el fin de semana en Gasteiz
Mundua
Los sondeos prevén una segunda vuelta en Ecuador entre Correa y Noboa
Mundua
Apelan al juego limpio en la campaña catalana
Kirolak
El Athletic coge el tren de la victoria y casi descarrila
Euskal Herria
Mucho calor y masiva afluencia de euskaltzales a Nafarroa Oinez
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss