GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-09
Zipre onartu ezean Turkiari EBn sartzeko bidea zailduko zaiola esan du Bruselak
Europako Batzordeak ultimatuma eman zion atzo Turkiari. EBra sartzeko negoziazioak jarraitzea nahi badu, Zipreko itsasontziei eta hegazkinei ateak zabaldu beharko dizkie. Ankarako Gobernuak berretsi zuen ez duela Zipre onartzeko asmorik, eta kritikatu zuen «arazo politiko» hori negoziazioak eteteko aitzakiatzat erabili nahi dutela. Batzordeak abendura arteko epea eman dio jarrera aldatzeko. Osterantzean, Turkiaren hautagaitza arriskuan egongo da.

BRUSELA

Turkiak Europar Batasunean (EB) sartzeko baldintzak betetzeko emandako aurrerapausoei buruzko txostena plazaratu zuen atzo Europako Batzordeak. Erakunde horrek ohartarazi zuenez, EBn sartu nahi badu, Turkiak Zipreko itsasontziei eta hegazkinei ateak zabaldu beharko dizkie, Ankarako Protokoloak ezartzen duen moduan. Osterantzean, negoziazioa arriskuan egongo da.

Hedapenerako komisario Olli Rehnek ez zuen mehatxu garbirik plazaratu, oraindik Turkiak jarrera aldatzea posible dela uste duelako. «Ez da gomendio zehatza egiteko garai egokia», adierazi zuen Rehnek. «Batzordeak Europako Kontseiluaren abenduko batzarraren aurretik plazaratuko ditu behar diren gomendioak Turkiak ez baditu ordurako bere konpromisoak bete», argitu zuen.

EBn sartzeko negoziazioak hasteko baldintza ugari jarri dizkiote Turkiari, baina giza eskubideak errespetatzea eta Zipre onartzea dira negoziaziorako oztoporik handienak.

Zipre uhartea bitan banatuta dago: hegoaldea, Zipreko Errepublika, nazioarteak onartzen du, eta EBko kidea da 2004ko maiatzaz geroztik. Iparraldea, ostera, Turkiak okupatuta dauka, eta nazioarteak ez du herrialde hori onartzen. Hori dela-eta, Turkiak ez du hegoaldea onartu nahi, baina EBn sartzeak talde horretako kide guztiak onartzera behartzen du.

Ankarak Batzordearen txostena kritikatu zuen, eta berretsi zuen Zipreri ez dizkiola portuak eta aireportuak zabalduko irlako iparraldeko isolamendu diplomatikoak jarraitzen duen bitartean. Hala ere, beste eskakizunak betetzen ahaleginduko dela esan zuen Recep Tayiip Erdogan lehen ministroak. Erdoganen berbetan, Zipreko onarpena arazo «politikoa» da, eta, beraz, ez du negoziazioa zertan baldintzatu.

Bestalde, Rehnek goraipatu zituen Turkiak arlo ekonomikoan lortutako aurrerapausoak. 2001etik %6 eta %7 bitarteko hazkundea izan du, beste edozein kidek baino tasa altuagoa.

Turkiak EBn sartzeko aukera izateak klubak hedatzeko dituen mugei buruzko eztabaida sortu du. Kide askok ez dute begi onez ikusten herrialde populatua eta gehiengo musulmana duena EBn sartzea. Ildo horretan, kide bakoitzaren sarrerak herritarren oniritzia jasotzea ­hau da, erreferendum bidez onartzea­ proposatu du Batzordeak.



Lento avance de las candidaturas de los países balcánicos
BRUSELAS

La Comisión Europea publicó su informe anual sobre los progresos de los países de los Balcanes. Sobre Serbia, reitera que debe colaborar con el TPYI si quiere reanudar las negociaciones, interrumpidas en mayo por la incapacidad de Belgrado de entregar a Ratko Mladic, acusado de crímenes de guerra. Bruselas repasa también los avances de Croacia, Montenegro, Bosnia Herzegovina, Albania, Macedonia y Kosovo, pero constata que aún necesitan muchos progresos, especialmente en materia de lucha contra la corrupción y mejora de la capacidad administrativa.

De Montenegro, con el que se han iniciado las negociaciones para un Acuerdo de Asociación, Bruselas destaca la buena gestión de su independencia.

También elogia los progresos de Kosovo al transferir responsabilidades a las instituciones de autogobierno. Las negociaciones de acceso con Croacia comenzaron el 3 de octubre de 2005 y avanzan a buen ritmo. Macedonia logró el estatus de candidato en diciembre de 2005, aunque las negociaciones no han comenzado. Bosnia Herzegovina inició negociaciones para un acuerdo de Asociación y Estabilización en noviembre de 2005. Asimismo, Albania firmó un acuerdo de Asociación y Estabilización el 12 de junio de 2006 y su principal desafío, apunta el informe, es aplicarlo.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La judicatura y el problema de fondo
Euskal Herria
Askatasuna: «Euskal Herria debe decir ‘basta’ a una sola voz, la hora de los chantajes terminó»
Euskal Herria
Zapatero garantiza al PP que «no daré ningún paso, a diferencia de otras etapas»
Mundua
Bush confirma la dimisión de Rumsfeld tras el revés republicano
Mundua
Hamas responderá con «hechos» a las últimas masacres
Euskal Herria
De Juana, condenado a doce años por denunciar el sistema carcelario
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss