GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-09
Tasen aurkako plataformak Burillo jo du errudun nagusi
Iragan astelehenean jakin genuen Nafarroako Gobernua Nafarroako Unibertsitate Publikoko tasa igoerak neurriz kanpokoak zirela jabetu zela, eta berez zegokien neurrira jaisteko erabakia hartu zuela. Tasa horien aurka plataforma bat eratu zuten NUPeko ikasle eragileek, eta atzo balorazioa egin zuten. Neurria ontzat hartu arren ez dela «nahikoa» adierazi zuten.

IRUŃEA

Iragan urriaren 5ean salatu zuten NUPeko Arrosadiako campuseko ikasleek aurtengo matrikula tasen «neurriz kanpoko» igoera. Haien hitzetan, «akatsa» izan zen horren azalpena ere egin zuten, Errektoretzako kideek kalkuluak nola egin zituzten azkar asmatu baitzuten. Horrekin batera, errektorearen jarrera salatu zuten ­ez baitzituen ikasleak neurri horretaz ohartarazi­, eta ikasleen aurrean berehala ager zedila eskatu zioten.

Ordutik gauza dezente gertatu da, baina eskaerak oraindik ere bertan dirau. Igoera neurrigabe horiek salatzeko NUPeko ikasle eragile guztiek ­Ikasle Abertzaleak, Grupo Universitario, Eraldatu eta Sadar­ plataforma bat osatu zuten, Antitasa plataforma. Astelehenean jakin genuen Nafarroako Gobernuak salaketa hori aintzat hartu, eta, prezioen errepaso bat egin ostean, akatsa onartu zuela, eta prezioak lehengora itzultzea ­urteroko %5,9ko igoera gehituta, noski­ erabaki zuela.

«Guztion borroka»

Plataformako kideek «pozik» hartu zuten berria, eta hori guztia guztien «borrokari esker» erdietsitako lorpena izan dela nabarmendu zuten. «Ikasle mugimenduari esker lortu dugu arazoari aurre egitea. Ikasleok kolektibo gisa jardun dugulako gure desberdintasunak alboratuta borroka fronte batean», adierazi zuten.

Alabaina, Gobernuak ikasleen salaketaren ondotik eginiko tasen zuzenketa hori ez dute nahikotzat jo NUPeko ikasleek, eta beste bi eskakizun dituztela agertu zuten atzo eginiko prentsaurrekoan: alde batetik, jazotako guztia arrazoitu eta azaldu dezala eskatu diote Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politika eta Unibertsitate gaietako zuzendari Pedro Pegenauteri. Horretarako, agerpen publikoa egin dezala galdegin diote.

Bigarren eskakizuna, bestalde, NUPeko errektore Pedro Burillori zuzendua dago: «Hark ere agerpen publikoa egin dezala bere ikaslegoari barkamena eskatzeko», izan ere, haien esanetan, Burilloren «lana» baita ikasleen alde agertzea eta eurak defendatzea.

Oraingoan izan duen jarrera kontuan hartuz, gainera, honako deia egin zioten: «Bere lana betetzeko gai ez bada, alde egitea!». Izan ere, ikasleen esanetan, Burillo izan baita campusean sortu den «urduritasun eta gaizkiegonaren» arduradun nagusia.

Deialdiari eutsi diote

Eskakizun guztiak beteak ikusi arte ikasleek ez dute etsiko, eta hori dela-eta, gaurko deitua duten ekintzari eutsi egingo diotela adierazi zuten: batzarra egingo dute 12.00etan NUPen, jendeari azken azalpenen berri emateko. «Lan informatibo hau ere guk egin beharko dugu, nahiz eta oso ongi ez dakigun gure lana edo errektoretzarena den», kexatu ziren azkenik plataformako kideak.



Burillo: «Ez nuen beharrezko ikusi ikasleak informatzea»
Antitasa plataformako kideek berri on bi jaso zituzten astelehenean: batetik tasen zuzenketa, eta, bestetik, Burillorekin biltzeko deia. Atzo goizean egin zuten bilera, eta ikasleak haserre irten ziren bertatik. Izan ere, Burillok ez baitzituen ikasleak arazoaz informatu, ez zuelako beharrezko ikusi «halako akats xume baten aurrean». «Gogoratu beharko zaio arazo hau kristoren dirutza izan daitekeela ikasle bakoitzarentzat», adierazi zuten gazteek haserre bizian. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
La judicatura y el problema de fondo
Euskal Herria
Askatasuna: «Euskal Herria debe decir ‘basta’ a una sola voz, la hora de los chantajes terminó»
Euskal Herria
Zapatero garantiza al PP que «no daré ningún paso, a diferencia de otras etapas»
Mundua
Bush confirma la dimisión de Rumsfeld tras el revés republicano
Mundua
Hamas responderá con «hechos» a las últimas masacres
Euskal Herria
De Juana, condenado a doce ańos por denunciar el sistema carcelario
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss