GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-12-02
Langileen %3 besterik ez dabiltza laborantzan
Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, laborantza sektoreko zentsuak bateratu ditu, Udalbiltzaren babesarekin. Estatistikaz betetako txostena Iruñeko Baluarten aurkeztu zuten atzo, berritasunak eragiten duen jakin-mina lekuko. Izan ere, nekazaritza sektorearen egoera aztertzeko xedearekin zazpi herrialdeetako datuak bateratzen dituzten lehen aldia da. Txostenaren hasieran lehenengo datu esanguratsua aurkitu ahal da: Euskal Herriko langileen %3 besterik ez dabiltza laborantzan.

IRUÑEA

«Lan honen ekarpenik nagusiena Euskal Herriko lurraldeetako laborantzaren gaineko datuak konparatu ahal izatea da, baita EuroparBatasunekoekin ere, aurretik egin gabeko lana baita».

Euskal Herriko zazpi herrialdeetako nekazaritza estatistikak biltzen dituen txostena hitz horiekin aurkeztu zuen Gaindegiak atzo. Aztiker kabineteak ekonomia eta gizarte garapenerako behategiarentzako egindako lanak laborantzaren egungo egoera islatzen du, datuak lekuko. Datu horiek diote laborantza lanetan 36.326 lagun ari zirela 2001. urtean Euskal Herrian, hots, biztanleria okupatuaren %3 besterik ez. Europar Batasunaren (EB) batez bestekoaren azpitik dago datu hori, txikienetakoa da, gainera. 2001. urtean, EBko 25 estatuak kontuan hartuta, %5,3 zen batez bestekoa.

Horrela gauzak, azken urteetako joerari erreparatuz gero, okupatuen artean lehen sektoreak gero eta pisu apalagoa duela ondorioztatu du Gaindegiak. Izan ere, 1975. urtean Euskal Herriko langileen %8,3 nekazariak ziren, 2001. urtean baino bost puntu gehiago.

Herrialdeak alderatuz gero, aldea nabarmena da. Nafarroa Beherean eta Zuberoan lehen sektoreak askoz pisu handiagoa du: langileen %26,3 eta %21,5 ari dira laborantzan bi lurralde horietan, hurrenez hurren. Pisu gutxien, berriz, kostaldeko hiru herrialdeetan du: Bizkaian (%1,7), Gipuzkoan (%1,8) eta Lapurdin (%2,4). Azkenik, Araba (%3,1) eta Nafarroa Garaia (%5,4) tartean geratzen dira.

Nabarmentzekoa da urte gutxitan sektoreak izan duen beherakada. 1991. urtean, esate baterako, Nafarroa Beherean langileen %34,4 aritzen ziren laborantzan; Zuberoan, %26,7; eta Nafarroa Garaian, %8,1 ­%18,4, 1979. urtera arte atzera eginez gero­.

Gero eta ustiategi gutxiago

Lehen sektorean ari diren langileak herrialdeka nola banatzen diren aztertuz gero, ordea, nekazaritzan enplegatutako biztanle gehienak Nafarroa Garaian bizi dira, Euskal Herrian lehen sektorean ari direnen %36,2 bertakoak baitira. Atzetik datoz gainerakoak, hurrenkera honetan: Bizkaia (%20,6), Gipuzkoa (%14,8), Araba (%10,9), Nafarroa Beherea (%8,4), Lapurdi (%5,5) eta Zuberoa (%3,6).

Ustiategiei dagokienez, Euskal Herriko zentsuen bateraketaren emaitzek gero eta ustiategi gutxiago dagoela adierazten dute ­EBn ere joera hau gertatu da­. 1999. urtean 71.699 nekazaritza ustiategi zeuden, 1982 urtean baino %22,6 gutxiago: Nafarroa Garaian 25.406 ustiategi daude; Bizkaian, 20.376; Gipuzkoan, 12.405; Araban, 7.521; Nafarroa Beherean, 2.514; Lapurdin, 2.404; Zuberoan, 1.070.

Herrialde guztietan desagertu dira ustiategiak, Gipuzkoan salbu, non kopuruak %5,3 egin baitu gora. Gainerakoetatik, Nafarroa Garaiko ustiategi kopuruak izan du beherakada handiena, aipatutako 17 urte horietan 17.000 ustiategi baino gehiago desagertu baitira herrialde horretan. Zuberoan, Lapurdin eta Nafarroa Beherean ere beherakada handia izan da, ustiategien %33,5, %31,5 eta %26,7 desagertu baitira, hurrenez hurren. Araban %9,1 desargertu dira eta Bizkaian, %5,1.

Era berean, urteak joan ahala ustiategiak gero eta handiagoak direla erakusten dute Gaindegiak bildutako datuek: nekazaritzarako azalera erabilgarri gisa 1.010.876 hektarea zeuden 1999. urtean, 1982. urtean baino %19,2 gehiago. EBn ere ustiategi handiak nagusitzen ari dira txikien kalterako.

Nekazaritzarako azalera erabilgarri gehiena Nafarroan dago, 601.449 hektarea baitaude bertan. Araban 142.785 hektarea daude; Nafarroa Beherean, 71.255; Bizkaian, 68.160; Gipuzkoan, 59.799; Lapurdin, 33.997; eta Zuberoan, 33.431.

Gaindegiak jakinarazitakoaren arabera, nekazaritzarako azalera erabilgarria areagotzearen zati handiena larre iraunkorretarako lurrak areagotzeari zor zaio. Hain zuzen, Euskal Herrian 473.211 hektarea hartzen dituzte landutako lurrek, nekazaritzarako azalera erabilgarriaren ia erdia (%46,8). Beraz, 536.888 hektarearekin, azalera erabilgarriaren erdia baino gehiago larre iraunkorretako lurrak dira (%53,1).

1982. eta 1999. urteen arteko datuei so eginez gero, landutako lurrek hartzen duten azalera %3,4 handitu da. Hala ere, larre iraunkorrerako lurren hektarea kopurua gehiago handitu da azken urteetan; %42,1 gehiago dira gaur egun.

Dena dela, herrialdeka aldeak nabarmenak dira. Bizkaian eta Gipuzkoan nekazaritzarako azalera erabilgarriak betetzen dituen hektareetatik %90 baino gehiago larre iraunkorrerako lurrek osatzen dute. Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, aldiz, herena landutako lurrak dira eta bi heren larre iraunkorrerako lurrak. Azkenik, Araban eta Nafarroa Garaian, erdia baino gehiago landutako lurrek osatzen dute.

Datu bildumekin jarraituz, Euskal Herriko ustiategien %93,9 indibidualak direla dio txotenak, hau da, titularra pertsona fisiko bat dela. Guztira mota horretako 67.340 ustiategi daude gaur egun. Dena dela, horiek oso hedatuta badaude ere, jaitsi egin dira 1982. eta 1999. urteen artean, duela hogeita lau urte ustiategien %96,8 baitziren banakoenak.

Gainbehera doana familiakoen lana da. Hain zuzen ere, 1999. urtean Urteko Lan Unitateak (ULU) 52.059 ziren; 1982. urtean baino %23,4 gutxiago. ULUen %84,4 familiakoak direnez, horiek jaso dute kolpe gogorrena: familiako ULUak %29 jaitsi dira, 1982. urtetik 1999. urtera, 61.873tik 43.949ra; aldiz, soldatapeko ULUek %33,6 gora egin dute, 6.050etik 8.080ra.

Zerealak, nagusi

Landutako lurrek Euskal Herrian hartzen dituzten 473.211 hektareetatik 272.310 zerealek betetzen dituzte. Nafarroa Garaian eta Araban landutako lurren %60 baino gehiago zerealek betetakoak dira. Artoak eta bazka-artoak, berriz, Euskal Herriko landutako lurren %7,9 osatzen dute, eta garrantzi berezia dute Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.

Bestalde, Bizkaian, batez ere, eta Gipuzkoan ere, barazkiek eta patatek betetzen duten azalerak pisu handia du landutako lurretan: %17,6 eta 9,3, hurrenez hurren.

Mahastiek ere garrantzia dute Euskal Herrian, landutako lurren %17,7 osatzen baitute, 83.977 hektareatan banatuta. Mahasti gehienak Nafarroa Garaian eta Araban daude, 71.606 eta 11.761 hektarearekin, hurrenez hurren.

Azienden zentsua ere agertzen da lanean. Batez ere, ardi-amak eta txerri-aziendak areagotu dira 1982. eta 1999. urte, %53,2 eta %44,7 gora egin baitute. 1.336.854 ardi-ama eta 584.065 txerri-azienda daude. Beste datu batzuk: 419.880 behi-azienda daude, 1982. urtean baino %24,5 gehiago; 43.272 ahuntz-azienda, %30,8 gehiago; 36.651 zaldi-azienda, %7,9 gehiago; eta 5.207.226 hegazti, %25 gutxiago.



«La mayor fortaleza de nuestra agricultura es la orografía»
R.C.
IRUÑEA

Para poder elaborar el dossier sobre la agricultura en Euskal Herria, Gaindegia realizó una serie de entrevistas con agentes y expertos del sector. Para ello, encaminó la consulta a conocer la situación del sector en cuatro ámbitos: el modelo productivo, las oportunidades y fortalezas, las debilidades y amenazas y las medidas para la pervivencia y el desarrollo.

En este sentido, según aclararon sus responsables en el acto que tuvo lugar ayer en el Baluarte de Iruñea, aunque la actividad agrícola en Euskal Herria tiene muchas vertientes, «las políticas agrarias de las distintas administraciones públicas fomentan el modelo productivista», teniendo en cuenta únicamente «las explotaciones de grandes dimensiones y las grandes industrias agroalimentarias».

Por ello, estos expertos defienden un modelo «que puede ser más sostenible, basado en el respeto a la naturaleza y que atienda las necesidades de los que trabajan en el sector». Respecto a las fortalezas, las personas consultadas sostienen que radica en la orografía. «Los valles, llanadas y montañas del territorio posibilitan desarrollar diferentes formas de agricultura y ganadería», señalan. En cambio, el modelo que se apoya «conlleva muchos riesgos» y tiende a «la industralización y al mercantilismo». Por todo ello, opinan que hay que cambiar de modelo: «Euskal Herria necesita tener su propio modelo agrario».

Ustiategietako nagusien %57k 55 urte baino gehiago dituzte

Nekazaritzako erroldaren arabera, ustiategietako nagusien %57k 55 urte baino gehiago dituzte. Gazteak, berriz, hau da, 40 urtetik beherakoak, nagusien %13,3 besterik ez dira. Nafarroa Beherean eta Zuberoan, batez beste, gazteagoak dira ustiategietako nagusiak ­%35ek eta %32k 40 urte baino gutxiago dituzte, hurrenez hurren­; Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, zaharragoak dira. Ustiategiak, beraz, helduak dira orokorrean. Dena dela, aldaketa ez da oso handia izan azken hamarkadetan, 1982. urtean ustiategia gidatzen zutenen %55,3k 55 urte edo gehiago baitzituzten. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Mundua
«Ni Depardieu hace sombra a Fidel»
Euskal Herria
Batasuna lamenta que los estados «echen por tierra las esperanzas de este pueblo»
Ekonomia
Langileen %3 besterik ez dabiltza laborantzan
Mundua
Felipe Calderón se hace con el cargo por la puerta de atrás
Euskal Herria
El Parlamento de Gasteiz pide que desaparezca la Audiencia Nacional
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss