GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia 2006-12-18
· Editoriala
2006-12-18
Hizkuntza, lehen mailako eskubidea

Larunbatean Iruńean hiru mila lagun inguru bildu zituen manifestazioa zabaldu zuen pankartaren aldarrikapenak ­«Hizkuntza bat, lurralde bat, legedi bat. Ofizialtasuna»­ argi laburbiltzen du estatu espainol eta frantsesaren zapalkuntza dinamikaren eta asimilazio prozesuaren ondorioz euskarak duen mendekotasun izaera eta hizkuntza eskubideak Euskal Herriko prozesu politikoan duen garrantzia. Zenbaterainoko garrantzia? Mobilizaziora deitu zuen elkarte euskaltzaleak, Euskal Herrian Euskaraz-ek, primeran azaltzen ditu, hitz gutxitan gainera, prozesu politikoaren erdi-erdian euskara kokatu beharraren arrazoiak, Euskal Herriak behar duen aldaketari euskarak behar duen aldaketa estuki lotu beharraren arrazoiak, alegia: «Zertarako aldarrikatzen dugu autodeterminazio eskubidea Euskal Herriko lurralde osorako? Gure ustez, argi dago: eskubideetan oinarritutako Euskal Herria eraiki ahal izateko; hau da, dagozkion eskubideak aitortuak izan daitezen eta, ondoren, horiek egikaritzeko ahalmena izan dezagun». Eta gure hizkuntza, zalantzarik gabe, lehen mailako eskubidea da, egungo hizkuntza lege ezberdinetan ­Ley del Vascuence delakoak hogei urte bete berri ditu­ oinarrituz aplikatzen diren hizkuntz politikek, erdararen nagusigoan oinarritzen direnek, inolaz ere bermatzen ez duten ezinbesteko eskubidea. Egoera honetan, horrexegatik da beharrezkoa EHEk egindako aldarrikapena, euskaraz bizitzeko benetako eskubidea lortu nahi baldin badugu behintzat: Euskal Herri osoan euskara ofizial izendatuko duen legedia. >>>

Aurreko editorialak
2006-12-17 - Volver al pueblo o inflamar al pueblo
2006-12-16 - Los grandes temas siguen en el aire

ZIRIKAZAN
Pase foral episcopal
  Ireki
· Jo puntua
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Protesta
· Txokotik
Mikel Aramendi
Turki
· Gaurkoa eta kolaborazioak
Mario Zubiaga | Profesor de Ciencia Política de la UPV-EHU
TTT
Marcelo Alvarez - Ahaztuak 1936-1977
Pinochet, Ley de Memoria Histórica y comparecencia
Koldo Sagasti - Brigadista Palestinan
Palestina. Presio-eltzearen printzipioa
· De reojo: Raimundo Fitero
Raimundo Fitero
Desesperación
 
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss