GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2007-01-14
MIGek datozen 20 urteetan ustiatuko du Ziburuko portua
Baionako Merkataritza eta Industria Ganberak (MIG) aspaldidanik ditu bere gain Baionako portuaren eta Donibane Lohizune-Ziburu arrantzakoaren ustiapenak. Azkenarena, hain zuzen, beste hogei urterako berritu dio Paueko Kontseilu Nagusiak. Azken 50 urteetan MIGek kudeatu ditu bertako eraikuntzak, tresneriak eta azpiegitura publikoen ustiapena.

BAIONA

1956an Estatuarekin sinatutako hitzarmen bati esker, azken berrogeita hamar urteetan MIGek kudeatu ditu bertako eraikuntzak, tresneriak eta azpiegitura publikoen ustiapena. 1982 eta 1983ko deszentralizazio legeen ondorioz, Estatuak Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiari eskualdatu zion Ziburuko portuaren jabetza, baina hitzarmena mantendu egin zen. Joan den ekainean, kontzesioa amaitu zenean, deialdi publikoa egin zuen berriz Kontseiluak eta MIG soilik aurkeztu zen. Sei hilabetetan negoziatzen aritu ostean, hogei urterako berritu diote urtarrilaren batetik indarrean dagoen hitzarmena.

Bost enpresarekin lanean jarraitzeko asmoa dute. Horrela bada, garabiak eta zenbait tresneria Logicoop kooperatibaren esku segituko dute; La Basquaisek gasolioa hornituko du; Administraziorako eraikina Arrantzako Tokiko Batzordearen gain izango da; Ordoki Anaiak Sokoako orga igotzaileaz arduratuko da eta arrainaren enkantea, berriz, hiru aldeko batzorde batek eramango du.

Hitzarmen berrian ingurumenari buruzko gaiak gehitu dituzte, arrantza portuak dituen berezko arazoei aurre egiteko. Horrenbestez, jarduerak eragiten dituen kutsaduren prebentziorako plan bat landuko dute. Azken urteotan arrantzan areagotzen ari diren arazoak direla-eta, bost urteko plangintza bat ere ari dira prestatzen, baita beste bat ere, orokorragoa, kontzesioak irauten duen 20 urteetarako 3,5 milioi euroko inbertsioak aurrez ikusten dituena.

Baionako portuari dagokionez, bertako ordezkariek maiz iragarri duten bezala, beren burua aurkeztekotan dira kudeaketarekin jarraitzeko. Oraingoan, Akitaniako Kontseiluarekin egin beharko dute hitzarmena, bera baita, abuztuaren 1etik, jabe berria. 2004an onartutako deszentralizazio legearen ondorioz Akitaniako Kontseiluak Estatuari erosi dio portua.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Bera eta Lesakako hiru mendizale hil dira Taillon igotzen, amilduta
Euskal Herria
Ibarretxe reúne a cerca de 44.000 personas en Bilbo
Ekonomia
Caballito despide al presidente del comité durante la huelga
Mundua
Sinn Féin lidera el proceso irlandés abriendo un debate interno sobre la Policía
Euskal Herria
«Se necesita un chequeo y hablar para superar todos los obstáculos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss