GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2007-01-14
Kirmen Uribe - Idazlea
Gaubeilan

Neguko hegohaize honek zoratuko nau. Egitan diotsuet. Ezin hari aurre eginda nabil. Gauez ezin lo eginda, egunez ezin itzartu. Ezin dudanez gauez lorik egin, bart gauean irakurtzen egon naiz ordu txikiak arte. Stefan Zweigen liburu bat hartu dut eskuartean, haren kontuekin lasaitu eta loak hartzeko esperantzaz. Baina liburu hori ederregia izan bide da eta loak hartu ordez esnarazi egin nau idazle austriarraren lanak. “Lehengo mundua” du li- buruak izena eta autobiografikoa da. Idazleak haren bizitzaren bukaeran idatzi zuen eta iraganaz gomutatzen zuen guztia anotatu zuen bertan. Liburua edozein orrialdetan zabaldu dut, ausaz, eta zorteak ehun eta hogeita hamargarren orrialdera eraman nau. Irakurtzen hasi eta berehalaxe konturatu naiz Zweig gaztaroan irakurritako liburuez ari zela. Irakurzaletasuna sortarazi zioten liburuez. Berak kontatzen du ordu txikiak arte egoten zela irakurtzen hamalau urtez geroztik, adin horretan sartu baitzitzaion irakurketarako grina. Eta garai hartako liburuez oroitzen dela hobekien, haiei esker dela den bezalakoa gizona. Irakurrian irakurriaz beste ezertarako astirik ez zuen hartu Zweigek urte horietan. Kontatzen du ez zitzaiola gustatzen kirola egitea, neskatxekin dantzan egiteko lotsatiegia zela, eta autoek eta gisa horretako gailuek ez ziotela inolako atentziorik deitzen. «Hirurogei urte bete behar ditut eta ez dakit dantzan egiten, gorputz baldarra dut eta ez naiz gai oraindik ere autorik gidatzeko. Baina ez naiz damu irakurri ditudan liburu haietaz denetaz».

Neure burua ikusi dut Zweigen pasarte horretan. Neuk ere ez nuen beste ezertarako astirik garai hartan. Neure buruan arreta jarri eta konturatu naiz ni neu ere ez naizela dantzan jaioa, moldagaitz samarra naizela eta autoa gidatzen duela gutxi ikasi dudala. Baina ez nago horretaz harro. Nahiago nuke dantzan ikasi banu bere garaian, nahiago nuke kirol gehiago egin izan banu gaztaroan eta autoarena tira, horretaz ez naiz oso damu. Irakurtzeari utzi diot, argia itzali dut eta neure buruari agindu diot lo egiteko, nahikoa plan- ta ibili duela. Bihar goizean goiz esnatuko naiz eta kirola egingo dut. Horixe agindu diot neure buruari.

Ez dira bost minutu igaro eta argia piztu dut berriro ere. Ez da txarra biharko plana, kirola egitearena. Baina ezin naiz egon Zweigen liburuak nola segitzen duen jakin gabe. Irakurtzen hasi naiz berriro. Onartu behar dut, ez dagoen tokitik ezin da atera. -


Kirmen Uribe - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Bera eta Lesakako hiru mendizale hil dira Taillon igotzen, amilduta
Euskal Herria
Ibarretxe reúne a cerca de 44.000 personas en Bilbo
Ekonomia
Caballito despide al presidente del comité durante la huelga
Mundua
Sinn Féin lidera el proceso irlandés abriendo un debate interno sobre la Policía
Euskal Herria
«Se necesita un chequeo y hablar para superar todos los obstáculos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss