GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-14
Erakundea bera berrantolatu eta prozesua indartu nahi du Udalbiltzak
Etorkizunari egin zion so Udalbiltzak Donibane Lohizunen atzo izandako Batzar Nagusian. Erakundea berrantolatze- ko garaia dela esan zuen, eta 2006-2007ko urte politikoak eskaintzen dituen aukerei erreparatu zien. Izan ere, «685 udaleko hiru milioi euskal herritarrek euren ordezkariak hautatuko dituzte oso tarte laburrean». Prozesu demokratikoan «eragile aktibo» bilakatzeko asmoa ere agertu zuen, eta gainerako eragileei ere konpromisoa eskatu zien.

DONIBANE LOHIZUNE

Berrehun bat udal hautetsi elkartu ziren atzo Udalbiltzak Donibane Lohizunen egindako Batzar Nagusian. Amaieran, Loren Arkotxa lehendakariak erakundearen ebazpena irakurri zuen. Udalbiltza berrantolatzeko eta prozesuaren alde egiteko helburuak jasotzen ditu idatziak.

Euskalduna Jauregiko Batzar Eratzailetik zazpi urte igaro direla gogora ekarri ondoren, aurrera begiratzeko garaia dela dio Arkotxak atzo irakurritako eta batzarrak onarturiko ebazpenak: «Ezinbestekoa baitzaigu prozesu demokratikoaren aldeko eragile aktibo bilakatzea».

Idazkiaren arabera, «Udalbiltzaren berrantolaketa bultzatzeko garaia da», eta atzoko batzarra «lehendabiziko urratsa» izan zen. Donibane Lohizunen elkartutakoek jakin badakite herrietan «elkarlanerako prest diren udal hautetsiak» egon badirela. «Alderdikeriak gainditu eta udal hautetsi guztien gunea berrosatzeko urratsak egiteko prest gaude», esan zuten ebazpenaren bidez.

Euskal Herriak bere burua nazio gisa antolatzeko eskubidea duela oinarri hartuta, 2006-2007ko urte politikoak eskaintzen dituen aukerak aprobetxa- tzen «asmatu» behar dela esan zuen Udalbiltzak.

Alde batetik, ebazpenak dioenaren arabera, «gizarteak gatazka behin betiko gainditu eta esparru demokratikora eraman gaitzakeen prozesu politikoa berriro bideratzeko borondatea du». Beste alde batetik, datozen hilabeteotan, «685 udaleko hiru milioi euskal herritarrek euren ordezkariak hautatuko dituzte oso tarte laburrean».

Beraz, honela dio idazkiak: «Aukera berriak gure herriari ukatutako hitza eta erabakia zein erakunde arloan egituratzeko eskubidea berreskuratzeko baliatu behar ditugu».

Zatiketa gainditu

Batzar Nagusiaren ustez, Udalbiltzan izandako zatiketak gainditzeko baldintzak egon badaude. Izan ere, «Euskal Herriak Udalbiltza bezalako nazio erakundea behar du: bizi diren udalerrian bizi direla, euskal herritarrek prozesu demokratikoan parte hartzea sustatzen duelako, Euskal Herri osoko indarrak bildu ahal dituelako eta nazio instituzionalizazioaren lehenbiziko kimua delako».

Atzoko batzarrean, «beste ziklo baterako Plan Estrategikoa» abian jartzea deliberatu zuen Udalbiltzak. Udal hautetsien erakundea «bakearen eta prozesu demokratikoaren aldeko eragile aktibo» bilakatzea du helburu. Bide batez, «euskal herritarren eskubideen alde harturiko konpromisoa gauzatu nahian», proposamen bat plazaratuko dute eskubide urraketei aurre egiteko.

Ebazpenaren arabera, elkarlana eta elkarrizketa ezinbestekoak dira: «Udalbiltzak Euskal Herriko eragile politikoekin eta sozialekin harremanetan jarri eta elkarlana eskaintzea du helburu, bai nazio eraikuntzaren alorrean murgiltzeko, bai behin betiko bake esparru demokratikoa lortzeko».



Llamamiento múltiple para el compromiso
I. A.

DONIBANE LOHIZUNE

La resolución aprobada ayer por Udalbiltza recoge un llamamiento múltiple.

En primer término, Udalbiltza se dirigió a los agentes políticos, sociales y sindicales, para que actúen «como pueblo y para toda Euskal Herria». Asimismo, les pidió que creen confianza mutua y acuerden los mínimos democráticos necesarios para el proceso.

De la ciudadanía solicitó que se implique tanto en la construcción de Euskal Herria como en la dinámica para superar democráticamente el conflicto.

A los dos estados «que vulneran los derechos que nos corresponden como pueblo y como ciudadanos vascos», Udalbiltza les demandó que reconozcan y respeten a Euskal Herria como sujeto con derechos políticos.

Se dirigió también a la comunidad internacional y, específicamente, a Europa, al objeto de que respalden el proceso democrático.

En último término, pidió a las direcciones de los partidos y a los candidatos en las municipales que expresen su compromiso de lograr «la institución nacional que reúna a todos los electos municipales».

Ultima asamblea antes de las elecciones

La Asamblea General de Udalbiltza, en la que participaron electos de las plataformas locales ­muchas de ellas ilegalizadas­, cargos independientes, representantes de AB y un edil de Aralar, hizo balance del curso anterior, para después abordar el Plan Estratégico. Tras analizar una ponencia sobre la situación de los derechos de la ciudadanía, se nombró al Comité Ejecutivo que culminará el ciclo hasta las elecciones. La aprobación de la resolución dio por concluida la reunión. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Bera eta Lesakako hiru mendizale hil dira Taillon igotzen, amilduta
Euskal Herria
Ibarretxe reúne a cerca de 44.000 personas en Bilbo
Ekonomia
Caballito despide al presidente del comité durante la huelga
Mundua
Sinn Féin lidera el proceso irlandés abriendo un debate interno sobre la Policía
Euskal Herria
«Se necesita un chequeo y hablar para superar todos los obstáculos»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss